Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
II. motako akordioetan, partenariatuak azpimarratu beharko genituzke, berrikuntza gisa; ekintza programen eragimena hobetzeko gobernuek, enpresek eta gizarte zibilak elkarrekin eginiko aliantzak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 27. orr.
Partenariatuaren ideiaren oinarrian hiru elementu ditugu: arlo pribatuarentzat ezinezkoa izatea gaiak berak bakarrik konpondu ahal izatea; gobernuak ahalmenik ez izatea mundu osoaren ordez erabakitzeko; eta gizarte zibilak ahots sendoagoa eta finantza baliabide gehiago behar izatea bere kezkak adierazteko eta bere esperientzia partekatzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 27. orr.
Horren lekuko ditugu, esate baterako, Johannesburgen planteatutako partenariatuak edo hiru sektoreko sareak, hau da, erakunde publikoen, korporatiboen eta gizarte zibilaren elkarrekiko ekintza jasotzen dutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.