Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurasoenean gela partekatzen genuen garaietan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Zenbait egunez, Madeleinek Mariren gela partikatu zuen, baina argi azaldu zuen ez zuela han deus egin gabe egoteko xederik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.
Senar-emazteek elkarrekin edaten zutenean, bozkariozko une labur bat partekatzen zuten, eta gero, inolako arrazoibide agerikorik gabe, kalapita basatian liskartzen ziren. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Inguru-testua, berriz, bertsolariak eta entzuleek partekatzen dituzten balio eta erreferentzien multzo hori, aldakorra da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.
Jende zibilizatuak garenez, paper beharrik ez haurraren ardura partekatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.
Lagun guztiek haien samina partekatzen zuten, bat-bateko heriotzak mutil osasuntsua nola eraman zuen ikusiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Elkar maite duten anaiek dena partekatzen dute. bagenituen gauza batzuk partekatzen genituenak, Rossek eta biok, emakume bera izateaz gainera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 34. orr.
Ene bizitza partekatuko duen pertsona baten beharrean nago. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.
Zelula komunista batean, denak mutilak dira, neska bat salbu; denak etzaten dira harekin, partekatuz, hots, txandaka larrua joz, eta dena primeran doa, harik eta pozoi burgesa agertzen den arte: mutiletako bat zoroki maitemintzen da neskaz, eta beretzat nahi du osorik, jabetza pribatu gisa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.
Dolua ez da partekatzen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 16. orr.
Neskak pisu bat partekatzen zuen Ruby izeneko ezagun batekin, kautxu-lantegiko enplegatua berau ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.
Ohea harekin partikatzea onartuko zuen, zor baitzion, etxe bat, deitura bat, eta semearentzat eta bientzat segurtasuna ekartzen zizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 252. orr.
Hanneli, Hanneli, ai zauden lekutik atera eta nik ditudan gauza guztiak zurekin partekatu ahal banitu. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 161. orr.
Neke zitzaidan nire orduak partekatzea [...] egunaren bueltan egiten diren ehundaka egitateen esangura sakona -iraultzailea? kontrairaultzailea?- bilatzen zuen norbaitekin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.
Sexua bizi poza beste norbaitekin partekatzea da; jolasa, festa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
Bi hilabete geroago, titi-pare galant horrekin partekatzen ari zen ohea, komuneko papera eta Cola-cao potea. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 78. orr.
Harekin partekatzen nuen ukaiten nuena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.
Ikusteko ea berari ere gustatzen zitzaizkion aldizkari eta film pornografikoak andere xaharrak maite zituen: hala bailitzan, zerbait bazuketen elkarrekin partekatzeko, tea eta whiski ttilikaz aparte. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.
Bertsolariek oholtza konpartitzen dute, bertsotan elkarrekin gaiak eta temak partekatzen dituzte, inprobisazioa elkarrekin txirikordatzen dute. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 68. orr.
Hogeita bost urte nituen hiriaren erdian alokatu nuenean etxea, Daniela eta honen amona Teresarekin partekatua. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 81. orr.
Bizipen partekatu hori izan ohi dute horrelako bertsoek bere emoziobide nagusi. Begiradak, musuak, laztanak, desioa, jolasak, izerditzeak, beroaldiak... plazer partekatua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 154. orr.
Kontzeptuak intersubjektiboak dira, hau da, ez dira izaki pribatuak, izaki partekatuak baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.
Iduri du zerbait zailtasun badutela Alemanek gure lerrokadaren partikatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.
Zuten poxia lagunen artean partikatzen zuten, zaindariek ikusi gabe. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 136. orr.
Kaputxin ohiak ogi borobil alimalea ororen artean partikatu du, kanibetaz kurutze seinalea egin ondoan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 192. orr.
Lehen harridura pasatu-eta apailatu behar genuen, bagoia zati berdinetan partekatu, buruzagi bat izendatu. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.
25 juje/enplegatzaileak honela partekatuak dira: UEk 14, CGPMEk 9, CFPI eta EESek bedera. Herria 2002-12-19
Apirilaren 8an, 1945koan, salda partekatzen daukute eta 100 grama ogi. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.