Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Are harroago, bertze inoren partaidetza gabe egina nuelako. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 240. orr.
Mila esker zuen partaidetzagatik. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.
-Eta hori dena, gure partaidetzari esker! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 292. orr.
ELA eta LABen partaidetzarik gabe kontseilua «hankamotz» sortu zela esan zuen asteazkenean Joseba Azkarraga Lan sailburuak. Berria - Ekonomia 2004-09-17
Foroan uste zuten multinazionalen partaidetza hori estrategia bat zela, Goi Bileran protagonista ziren gizarte mugimenduen jarduera eteteko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.
Enpresak antolatzeko paradigma edo eredu berrian langileen motibazioa, atxikimendua, partaidetza eta elkar-lana oso kontzeptu garrantzitsu bilakatu dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.
Batetik enpresarioak, irabaziek errentan duten partaidetza areagotu nahian, eta bestetik langileak [...] soldatek errentan duten partaidetza handitu nahian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.
-Gizartearen kohesioa eta partaidetza: gizarteko sektore guztiek dute zeregina iraunkortasunerako prozesuan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Horiek, ordea, ez ziren etorri (partaidetza idatzia eta bideoz grabatua izan zuten). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.
Eta guzti-guztiek partaidetza zuzen eta bidezkoa izatea eginkizun komunean. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 109. orr.
Inplikatuen borondatezko partaidetza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.
Sadetarren etxean antolatzen ziren orgia hauek bere emaztearen konplizitatearekin egiten ziren, eta apaiz baten partaidetzarekin: Durand aita, Montpellierko monasterio bateko priorea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.
Atributua batzuetan subjektu baten atributua da, beronek hura beste batekin partaidetzan daukanean ere, berarengan berezitasun-seinale izan ez arren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.
Hori ez dela sekula lortuko gizartea osatzen duten agente guzti-guztien partaidetzaz ez bada. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 15. orr.
Parlamentuaren partaidetza gobernuan, askatasun erlijiosoa sinesmenetan eta hiritarren eskubideak politikagintzan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 216. orr.
Repsol-YPFren %14,12 du kontrolpean La Caixa kutxak, bere partaidetza elkarte ezberdinetan sailkatuta duen modua aldatu ondoren. Berria - Ekonomia 2004-05-08
Horretarako, ezinbesteko ikusten du gobernamendu lokalerako zein globalerako partaidetza printzipioa. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.
Erabakiak hartzeko faseetako partaidetza prozesuetan eta ingurumen politikak aplikatzeko faseetan aurrera egiten baitu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.
Deszentralizazio eta partaidetza maila garaiagoak: enpresa-erabakietan garrantzitsua da deszentralizazioa areagotzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
Partaidetza hitzarmen hori hiru mintzairetan idatzia eta izenpetua izan da: euskaraz, espainolez eta frantsesez. Herria 2005-05-19
Apustu negozio hori dirutza galtzen ari zen, baina hori ezkutatzeko gezurrezko partaidetza sare bat sortu eta kontu liburuetan zorra ezkutatu zuen. Berria - Ekonomia 2006-02-05
Gizarte Siriakoaren geruza aberats eta sofistikatuagoaren herodianismoa, zeini gizarte-partaidetza emateko prest baitzegoen gutxiengo menderatzaile helenikoa, judaismoaz gain beste erlijio nagusi siriako batzuen erreklutatzeak orekatu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.
Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatea «serio» aztertzen ari da Izar berritik kanpo dauden ontziola publikoak talde berean bildu edo ez. Berria - Ekonomia 2004-09-21
Garai hartan, J. Baptista Lda-n gerenteorde gisa aritzen zen, eta enpresako bazkideek etengabe bultzatzen omen zuten partaidetza bat hartu eta gerente lanak beregana zitzan, lau halako soldatarekin. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 54. orr.
1989an, Guatemalan eta Hondurasen, biztanleriaren %20 pobreenak herrialdeko errenta osoaren %2,1 eta %2,7ko partaidetza zuen, hurrenez hurren, eta biztanleriaren %10 aberatsenak, berriz, errenta osoaren %46,6 eta %47,9a, hurrenez hurren. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.
Negozio txikientzat, partaidetzazko sozietateak osatu ziren: sozietate horietan pertsona batzuek, gehienetan familia berekoek, partaidetza ez transferigarrizko kapital bat osatzen zuten, eperik gabe eta erantzukizun mugagabea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Negozio garrantzitsuenei zegokienez, kapital ekarpenak epe jakinekoak eta partaidetza transferigarrizkoak izaten ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
BBK-k azpimarratu zuen eragiketa hori bere partaidetzak kudeatzeko planaren barruan kokatu beharra dagoela. Berria - Ekonomia 2004-03-26
Bertan, besteak beste, akzioak, enpresen partaidetzak, edota enpresen zorrak (obligazioak, bonoak edo letrak) negoziatzen dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.
Urtean egin dituen partaidetzen amortizazioen ondorio direla argudiatu du bankuak. Berria - Ekonomia 2004-02-19
Jaunok, zuen enpresan partaidetza bat izateko ohore handia egin didazuen gau honetan, neska maitagarri hau aurkeztu nahi dizuet, nire emaztea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 32. orr.
Errusiako Jukos petrolio taldeak gas erauzgailu bateko partaidetza saldu du, 357 milioi dolarren truke. Berria - Ekonomia 2004-08-19
Azkarateren hitzetan, zuzeneko partaidetza osoa besterenganatuko du Jaurlaritzak, konpainiaren kapitalaren %3, beraz. Berria - Ekonomia 2004-09-29
Akziodunen artean, Bilbao Bizkaia Kutxak du partaidetzarik handiena, %33,13koa. Berria - Ekonomia 2004-09-29
Elkartearen kanpo ordezkaritza ereman, proiektu berriak landu irratien garapenerako, partaidetzak negoziatu, txostenak osatu... Herria 2001-10-11
Galdera gako horri erantzuten saiatzen ari dira egunotan Sydneyn (Australia) Garapen Garbia eta Klimarako Asia-Ozeano Bareko Partaidetzaren goi bileran. Berria - Gaiak 2006-01-12
Harreman eta partaidetzazko gobernu baten esparruan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.
Partaidetzazko demokraziaren ideiak herritartasun ideia sendotu nahi du. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.
Negozio txikientzat, partaidetzazko sozietateak osatu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
bere partaidetza (5); emakumeen partaidetza (5); enpresan duen partaidetza (3); eragile ororen partaidetza (3); eragileen partaidetza (3); euroko partaidetza (4); herriaren partaidetza (3); herritarren partaidetza (6)
partaidetza bat (8); partaidetza erdibana (3); partaidetza handia (4); partaidetza handiagoa (5); partaidetza handitu (4); partaidetza hitzarmena (3); partaidetza izan (3); partaidetza izango (3); partaidetza publikoa (4); partaidetza saldu (6); partaidetza saltzeko (3); partaidetza sozialeko (3); partaidetza sustatu (3)
elkartearekin partaidetzan (3)
industri partaidetzarako (9); industria partaidetzarako (56); industria partaidetzarako sozietatea (23); industria partaidetzarako sozietateak (5); ingurumen partaidetzarako zuzendaritzak (3); partaidetzarako sozietatea (24); partaidetzarako sozietateak (5); partaidetzarako zuzendaritzak (3)
herriko etxearen partaidetzarekin (5); kultur erakundearen partaidetzarekin (4)