Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
partaidetasun iz partaidetza.
Presentzia eta partaidetasun hori gure irudimenean, bakoitzarenean eta kolektiboarenean, naturaltasunez sartzen denean, uste dut etiketa horiek aldatuko direla. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 262. orr.
Abokatuek etengabe salatzen duzue 'gaizkile elkarte bateko partaidetasuna' akusazioa. Berria - Mundua 2006-03-01
Eihartzea elkartearen partaidetasunarekin, Xuriatea ostatuan kantaldi bat izanen da Irailaren 30 ean aratseko 8 ak eta erdietan. Herria 2005-09-29
Elkarteak sustengu dei bat zabaltzen du, 15 eurotako partaidetasunezko xartela bat hartuz. Herria 2004-03-18