Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parroko 1 iz erretorea.

Ados baginen, Albizturko parroko jaunari esateko, eta hark joko zuela elizako kanpaia hamarrak eta laurdenean puntuan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 125. orr.

Tomas Armendariz gure elizako parrokoari esker.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 103. orr.

Zer diozu apaiz honetaz: herri honetako parrokoa da eta amorantearekin bizi da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1159. orr.

Herriko parrokoa jelkideen aldekoa omen zen, baina hala ere herrian geratu zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 92. orr.

Egunkari-ale bat zekarren parrokoak egun hartan ere, eta, sotanapetik aterata, mahai gainean jarri zuen, irakurri nahi bagenuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bigarren zerrendan Andres Untzain "Catalina de Guinesen parroko" dagoela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 137. orr.

1950etik, Debako parroko izendatu zutenetik, [...].  Berria - Kultura   2004-06-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus