Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
parrokiano 1 iz parrokia jakin bateko eliztarra.
Bere kargua hartzen zuenean, apaiza batek bere parrokiano guziei ematen zien otorduari (normalean, gazta, ogia eta ardoa) deitzen zitzaion "apezardoa". Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.
2 taberna edo kideko bateko bezeroa.
Itsuskeriaren infernutik atereak dirudite ostatuko parrokiano femenino bakanek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.
Jatetxe hartako parrokiano gehienak Errusiako etorkinak ziren. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.
Beti izaten zen parrokianoren bat, lanera bidean sartu eta pattar kopakadaz gosaltzen zuena. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.