Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parrandazale (orobat parranda zale) izond parrandaren zalea dena.

-Oso pisukide parrandazaleak dauzkadalako.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 75. orr.

Lana egin behar zenean langileena, eta parranda egin behar zenean parrandazaleena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Irlandarrak oso jendemodu ona dira, geure estiloko mozkorti parrandazaleak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 52. orr.

Tonto-harroak eta aberaskume parrandazaleak besterik ez dago hemen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 262. orr.

Koadrila parranda zale bateko liderra izaki, inoiz ipuin bateko protagonistaren izen gisa balia dezaket.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 237. orr.

Hainbat gau eman zuen etxetik kanpo, luze jo zuen zurrutero-festa parrandazaleren batean, nabarmen-nabarmen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

Zigor, ordea, parrandazale amorratua zen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 124. orr.

Cardiffeko parrandazale famatua, enpresako autoaz aire gabeko kaleetan barrena tabernara abiadan zetorren Louren maitale izugarria.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus