Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parranda txikiak izaten dituk, ez pentsa orgiak-eta egiten ditugunik. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 128. orr.
Akabo ostegunetako parrandak! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 32. orr.
Gaur parranda bota behar diagu, Mikel. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 147. orr.
"Alimaleko parranda joko diagu bi hauekin", pentsatu zuen Gorkak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 102. orr.
Gogoan dut Eliana izan zela parranda hura antolatu zuena. aguardientea edaten zebiltzan, parrandarekin gizatxarturik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 102. orr.
Nik lehen espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.
Non geratzen dira gaztetxo horren koadrilakoak parrandara joan aurretik? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.
Aspaldiko laguna du Anjel, gaztetako parrandetan Joxanekin ibilitakoa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.
Bekatuetako eta parrandetako aspaldiko laguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.
Kontuak kontu, Txitxikov adiskidea, parranda itzela egin genian aurreneko egunetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.
Hura parranda handia, denak mozkortuta geure onetik aterata, zaldiak zein gizonak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.
Horregatik aprobetxatu ohi ditugu horrelako topaketak, herritik aparte parranda koxkorren bat egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.
Parranda polita antolatu zen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.
Bart gaueko parranda latza. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 57. orr.
Kontrolatu egin behar dut eta parranda gogorrak ostiralerako utzi. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 74. orr.
Hamaika aldiz damutu ginen bezperan hain parranda zoroa egiteagatik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 115. orr.
Parranda galanta Lesakan, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 17. orr.
Wight uhartean oporretan egin ohi diren erokeriatxo inozoetan aritu ziren: dantza egin, parranda giroan ibili, gaueko festetara joan... J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.
Hurrengo urteetan Europan barrena ibili zen: Parisen, Alemanian... musika-ikasketetan sakontzeko aitzakiarekin, hiri guztietako parranda-giroetan gautxori. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.
Bere parranda-gaua zen, aski bakarrik zegoen Schumacher ere. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.
· Ta ze parranda-kaka egin behar dugu ba, bixigarri pixka bat ekartzen ez badugu? Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.
Macquart zaharraren mozkorkeria eta kale parranda famatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 78. orr.
· Alde horretatik, Leopardoen afari-parrandaren deskribapena (ostegunero Sárszeg-ko hainbat gizonezkok egiten duten bilera gastronomiko-alkoholiko-misoginoa) liburuko gailurretako bat da, baina ez bakarra. Berria - Kultura 2004-01-07
Zenbaitetan egunak ematen genituen esnifatu eta esnifatu eta edan eta edan, parrandan beti. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.
Gau-pasa egiten ari duk errege, topaka, parrandan jo eta su, dantza-zalaparta bizian. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 53. orr.
Hemen biltzen dituk parrandan euskal kulturako OPIak! astean hiru egunez gogor egiten zuen lan, beste hiru egun parrandan, eta zazpigarrenean lo. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 126. orr.
Parrandan ibili ondoren leher eginda sentitzen da, baina bihotza berriro ere punpaka hasi zaio. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 18. orr.
Esaten zidan: hori parrandan zebilek. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Tolosako inauterietan parrandan eta zorakerian nenbilela, [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.
Bi egun daramat parrandan, lorik egin gabe. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.
Zaborra zeinek jaitsi, komuneko papera nork aldatu, oporretan nora joan, gauean parrandan atera edo etxean gelditu... Berria - Kultura 2004-04-15
Parranda egin gabe itzuli gara herrira taxi bitan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 95. orr.
Sagardotegira afaltzera eta gero parranda egitera joan ginela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 11. orr.
Gizonak ezkondu baino lehen parranda egin behar du, aguardientea edan, eta gero geldialdia eman bere bizitzari. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 97. orr.
Alkoholez blai, astebeteko parranda egingo dute, handik kalera irten gabe. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 231. orr.
Kristoren parrandak egin behar ditugu hemen. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 67. orr.
Egundoko parranda egingo dugu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 81. orr.
Behin batez, Juan Goytisolo alboan egokitu zitzaion afari-mahainguru horietako batean; azkenean biak bakarrik geratu, eta sekulako parranda egin zuten. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 118. orr.
Gaur egun mozkorraren aitzakian gazteek kalean egindako parranda guztiei deitzen zaie botilakoa. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
Lana egin behar zenean langileena, eta parranda egin behar zenean parrandazaleena. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.
· Don Kauen eta gure irakasle maitearekin a ze parrandak egin zituzten, uda epel hartan. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 108. orr.
egundoko parranda (3); gaueko parranda (3); parranda egin (16); parranda egitera (5); parranda itzela (5); parranda itzela egin (3)
lagunekin parrandan (4); parrandan dabilen (3); parrandan ibili (4); parrandan ibiltzea (5)