Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parrafo eta lerro guztietan esaldi bera ikusten zuen: "Carpe Diem". Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 120. orr.
Egia esan, aski da Kixoteko parrafo bat edo beste ikuskatzea Cervantes estilista ez zela sumatzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.
Bere parrafo asko oso luzeak dira, ilunak beste asko, eta gauza biak ez gutxi. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 21. orr.
Parrafo hori aurreneko aldiz irakurri nuenean nahastu egin nintzela iruditu zitzaidan, norbaitek aldatu egin zizkidala atrilean neuzkan paperak, zerbait falta zela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 41. orr.
Sumarioaren lehenengo parrafoan argi ikusten da tesi baten gainean egindako operazioa izan zela. Berria - Euskal Herria 2004-02-18