Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gakorratzez jositako lepoko parpailadunak janztera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Amona ttikia zen, beltzez jantzia, baina bizkar tentekoa eta bixi eta ernea, lepo parpailadunarekin. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.
Berak isilik begiratzen zion, lepotik hasi eta atorra parpailaduneraino. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 134. orr.
Semeak ikusmin haserrez begiratzen zuen nola zabukatzen ziren amaren buru ile-urdina eta kapela beltz parpailaduna. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 213. orr.
Lucy garailea, mehatxatzen zuen esklabotzatik aske orain, soineko zuri-gorri koadroduna, oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.
Parpailadun sujetadoreak ez dio jadanik inoiz izan zitueneraino jaso bularrak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 126. orr.
· Gelako sabaiaren erdi-erdian lanpa parpailadun magenta bat zegoen zintzilik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.