Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeta arrosa-kolorea orratzez eratxiki zuen belaun gainetan, eta puntada luzez josten hasi zen parpaila estua, erdi eginda zeukan janzkiaren lepoaldean zehar. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.
Gona kiribilkaria eta parpaila beltzez hornituriko mahukak. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.
Gero [...] eskumuturretako parpaila gasazkoak harrotu zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 106. orr.
Apaingarrien dar-dar ikaratia, kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.
Diane txikitxoa, musu-arrosa eta haserre-antza, bere sehaskatxoan ozta-ozta ikusgai, hainbeste parpaila eta gauzakiren artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.
Parpailazko zapi apaingarriak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.
Motorzaleen jakak eta zetazko gonak, parpailazko esku-larruak eta lepoko zapi nabarmenak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez, ez eta parpaila apain baliotsuez ere. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 66. orr.
Hatz luze zuriez bularreko parpaila urratuak antolatzen aritzen zen beti. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.
Ohea inguratzen zuten belus beltzezko errezel parpailadunak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.
Ikusirik hosto-zuztar horiek, adarrak apaintzen dituen parpaila berde hori haize kirriaren pean ikaraz, kale egiteko beldur balego bezala. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.