Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tissot frantziarrak -sendagilea eta aita santuaren aholkularia bera- motz utzi zuen Bekkers, eta haren zerrendari itsutasuna, paroxismo krisiak, katalepsia, kretinismoa, paralisia eta beste asko erantsi zizkion. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 34. orr.
Haurraren zotin paroxismoa gutxitzen-gutxitzen nola joan zen entzun zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 124. orr.
Haurrak, amaren ahotsa entzutean, negarraren paroxismoa harrapatu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 123. orr.
Plazeraren paroxismoan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 90. orr.
Gorrotoaren paroxismoan, nire besoa ate birakari baten moduan bultzatu eta oihuka hasi zitzaidan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 114. orr.
Sarrera egin behar nion estasiaren paroxismoari. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 156. orr.
Beste bide batean, motor batek azeleratu egin zuen ia paroxismoraino eta segidan, errebuelta itxi batera iritsia zelako edo, ia isiltzeraino desazeleratu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.
Lehen erorialdiak gizarte kolapsatua arazoaldian murgiltzen du, lehen susperraldiak arintzen dio hori, baina bigarren paroxismo bortitzago batek jarraitzen dio gero. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Zerbait gaineratu nahi izan diote maisu zaharren lanari, eta Oximoron Leibnizbarrutiaren gaineko exegesia paroxismoraino luzatu dute, erridikuluaren eremura sartzeraino. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 36. orr.