Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
parotiditis iz guruin parotidoen hantura.
Edurtxo Caterpilarrek irakurri zuen, soprano ahotsez, une hartan jartzeko moduan zituzten gaixotasunen zerrenda: difteria, tetanoa, kukurruku-eztula, poliomelitisa, elgorria, errubeola, parotiditisa eta, azkenik, B hepatitisa. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 144. orr.
Zuek parotiditis gaixoa eukita zagoze eta alferrikakoak dira ahalegin guztiak. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.