Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Moussaouik Bruce Springsteenen Born in the USA (AEBetan Jaioa) kanta ezaguna parodiatu zuen, Burn in the USA (AEBetan Erre) abestuta. Berria - Harian 2006-04-13
Gero, mila aldiz parodiatua zein erridikulizatua izan den zerbait egiten nuen: orri zuri bat hartu eta bere izena idatzi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.
Umeak, eliza zabalik ikusirik, atarian jarrita zeuden ahots gorarik kantari, eskarnioz eta algara handitan parodiatuz meza eta bezperak, aldareko apeza eta koruko txantreak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.
Arestiren poemak menditik ebanjelio berria predikatzera jaisten den profeta parodiatzen du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.
1980ko hamarkadan, dagoeneko, Andres Nagelek Oteizaren "Kutxa Metafisikoak" ederki parodiatu zituen, basapiztien irudiak barne zituela egindako kaiolekin. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.