Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parlamentario (orobat parlamentari g.er.) 1 izond Parlamentuari dagokiona; parlamentariei dagokiena. ik parlamentu 2; parlamentari 2.

CCOO, LAB eta CGT sindikatuko ordezkariak Parlamentura sartu ziren langileen batzordeak onartutako oharra talde parlamentarioei emateko.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Agiria hainbat bileratan ontzen eta hitzartzen joan ziren talde parlamentarioak, PP izan ezik.  Berria - Harian   2005-03-09

Arduratsua baita gure talde parlamentarioa, eta ez, zuk diozun bezala, komando parlamentarioa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Popularrek eskaerak gauzatu ahal izateko ekimen parlamentario propioak aurkeztuko dituztela ziurtatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Foro Parlamentarioan ere hartuko du parte.  Berria - Harian   2006-01-21

Kontzentrazioetako jendeak lan parlamentarioa errespetatu behar du, eta ordena publikoa nahastea saihestu behar da.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

Konstituzionalistek arautegi parlamentarioa «urratzea» leporatu diote.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Ikerketa parlamentario batek horren berri agerrarazi duela.  Berria - Mundua   2004-06-22

Urtebete geroago, proposamenaren ibilbide parlamentarioa azken txanpan sartuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Akordio parlamentario bat adostea.  Berria - Harian   2005-06-23

Gehiengo parlamentarioa lortzeko ahaleginetan jarraituko duela iragarri zuen Israelgo gobernuburuak.  Berria - Mundua   2004-08-20

Jose Efraim Rios Montt jeneral ohiak atzo immunitate parlamentarioa galdu zuen.  Berria - Mundua   2004-01-15

Kataluniak estatutu erreforma bat egin du, eta egoitza parlamentarioan egin du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Europako Kontseiluko biltzar parlamentarioak joan den hilean onartutako gomendioak.  Berria - Harian   2006-03-02

1930etik «Amerikaren aurkako ekintzak» ikertzeko zenbait batzorde parlamentario osatzeaz gain [...] infiltrazio komunistaren kasuak aztertu behar zituen lehenengo batzordea sortu zen.  Berria - Kultura   2006-02-05

Emakumearen Europako Batasuneko Batzorde Parlamentarioko lehendakariak.  Berria - Kirola   2004-01-27

Europan izan ziren erregimen komunistek egindako krimenak salatu zituen atzo Europako Kontseiluko Asanblea Parlamentarioak.  Berria - Mundua   2006-01-26

Testua «eztabaida parlamentarioari ekiteko oinarri egokia» dela argitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Prozedura parlamentario normalari «ihes egitea» leporatu die EAJ, EA eta EBri.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Beroaldi parlamentario batek naturaz kontra eraginiko jokaldi etenaren kumeak gara.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

2 parlamentuan oinarritzen dena.

Kerenskyren erregimena porrot hutsa izan zen, lastorik gabe adreiluak egiteko zereginaren zama baitzuen: hau da, gobernu parlamentarioa egitea, horretarako klase ertain sendo, gaitu, oparo eta eskarmentaturik izan gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Bestetik, Italiako Alderdi Sozialista Demokratikoa, Saragat zuena buru, demokrazia parlamentarioko alderdi tradizionalekin batera lan egitearen aldekoa. burgesiaren ordezkari konstituzionalistak, gehiengo handia, monarkia parlamentarioaren alde ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Konstituziozko estatu parlamentario bihurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Ingalaterrako gerra zibilean Alderdi Parlamentarioko kidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

1848an sistema parlamentarioa ezarri zenetik, Herbehereetan egiten zen lehen erreferenduma zen atzokoa.  Berria - Harian   2005-06-02

Printzipio konstituzionalak, horien artean botere konstituziogilea Nazio espainiarrari ematea, lotesleak dira eta derrigortu egiten dituzte erakunde parlamentario guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus