Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Autoa parkingean utzi eta gero atera ziren. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 105. orr.
Autoa hoteleko parkinean daukat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.
Dantzatoki bateko parkinean dago eta argazkian agertzen ez den norbaitekin ari da hizketan, boxeolari baten afixen ondoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.
Hor egin ditu eraikinera sartzeko parkinerako sarrerak. Berria - Harian 2005-10-26
Orubea behin-behineko parking gisa erabili ahal izango dute alde zaharreko auzotarrek. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Gutxienez 10 dolar ordaintzen dituzte horiek denek, baina gehienek hori baino askoz gehiago: parkina dela, edariak eta janaria direla. Berria - Kirola 2004-12-15
9. abenidan, parking itsusi baten ondoan soto bat ikusten egon gara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.
Ez zuen prostibulu inguruetan sortu ohi diren ostatu hits eta leiho gabekorik, ez lurpeko parking erraldoirik, ez izen txarreko auzorik ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.