Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paristar izlag/iz Parisekoa, Parisi dagokiona; Pariseko biztanlea.

Zazpi semeetarik lau paristar banlieuko presondegi ezberdinetan barreiatuak zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

Aise ulertuko da Morgue kaleko draman nire adiskideak izan zuen eginkizunak zenbaterainoko zirrara eragin zion paristar poliziari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Goraintzi paristar anaieri!  Herria   2004-02-12

Zeren, hori bera entzuna bainuen Alcalako Unibertsitate ospetsuaren zimenduak finkatu zituzten ene paristar irakasleenganik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

Bere herriko auzapez hortz handiak nahiago ditu leku ederren eta handienak paristar dirudunentzat atxiki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 8. orr.

Azken egunean, Idoia bere lagun paristarrarekin irten zen kalera, guri ezer esan gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 130. orr.

Horiek horrela, hiru aditu paristar gomitatu zituzten aurre diagnostikoaz iritzia eman dezaten.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Sartre paristarra zen; eta, hain zuzen, Saint-Germain des Pres auzoan bizi zen.  Berria - Harian   2005-06-21

Errege-hiltzailearen izena paristar guztien ahomihietan dabil duela lau egunez geroztik, Ravaillac delako bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Bere senarra, ai!, egunero La Géante errezitatzen dion paristar bat da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 94. orr.

Zeren, hori bera entzuna bainuen Alcalako Unibertsitate ospetsuaren zimenduak finkatu zituzten ene paristar irakasleenganik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

Tango bat dantzatzea zer den erakutsiko zieagu paristarrei. halakoxea da paristarron bizia -erantzun zidan, eskutik heldu eta mahaitik altxarazten ninduen aldi berean-.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus