Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pario 1 iz apustua. (pilotan eta kidekoetan)

Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak, nola baitziren sos jokatzaileak, oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: "Kintzez berdin! trebesa libro!" trebesa zen ixpixoa edo parioa edo apostua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

Desafioa botatu zelarik, parioak agertu, lekua eta igandea hitzartu, gaitzeko jendea bildu omen zen Ñañikan ikusteko hea zer eginen zuen gure artzainak; pariatzale gehienak artzainaren kontra omen, hiru oren laburxko izanen zela...  Herria   2001-02-08

Aldi huntan ere, parioak alde baterat eta partida bestela gertatu.  Herria   2004-08-12

Parioak eta denak alde, beren nausitasuna berriz ere erakutsiz lorietan zoatzin garaztarrak, oro alde eta 31-14 abantzua.  Herria   2001-03-01

Parioak berehala abiatzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Ainitz pariok azken horien alde oihukatzen zuten luzaz eta izan dira berdintzekotan 34-35 baina beti eskapatu zaizkote menetik.  Herria   2002-12-19

Ongi etorri guzieri, eta parioak libro!!!  Herria   2005-06-16

2 (bestelakoetan)

Agian, Konfederazioaren bulegoa indartzea da gelditzen zaigun parioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Parioa da gehiengo horren aktibatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Aurtengo urte mugarekin pario hori irabazi duela erran daiteke.  Herria   2003-11-27

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, pario sendoa da Euskal Y-aren tren egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Hea, nor helduko den, bihar edo etzi, % 101-era!!! parioa libro!!!  Herria   2002-10-24

Etxahun harritu zen eta pario bat egin.  Berria - Kultura   2004-03-03

3 pario egin apustu egin. ik pariatu.

Batzuek pilotaz egiten dute pario, horretaz asko dakitelako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 10. orr.

CPEren aurkako borroka segitzeko pario egiten dute ikasleek.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Areago, estu-estuan egingo dugu pario: labea (elikagaien berogailua), izozkailua (luze kontserbatzeko) eta hozkailua (egun batzuetan mantentzekoa) aparatu bakar eta bera izango da. ausardia handirik gabe egin dezakegu pario: ganbelak berdinduko gaitu gizakiok, jaten dugunak zer izango garen determinatzen duela egia bada.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Ausardia handirik gabe egin dezakegu pario: ganbelak berdinduko gaitu gizakiok, jaten dugunak zer izango garen determinatzen duela egia bada.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

4 parioa egin

Zer gertatzen da, ordea, parioa egin, eta gogor jokatuta, huts egin bada?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 136. orr.

Gaiaz bestalde, forman ere gure usaien iraultzera atrebitu dira, ikuslearekin harreman zuzenago eta egiatiago baten alde parioa eginez.  Herria   2005-05-19

ELB sindikatak bere baitan ainitz eztabaidatu ondoan, ezetzaren parioa egiten du, bereziki Lege Nagusi horrek bere iduriko ez duelako behar den bezalako laborantza politika bat sustatzen.  Herria   2005-05-26

Ikus-entzunezkoaren parioa egin nahi izan du Miarritze hiriak.  Berria - Kultura   2004-02-14

Iaz lehen entsegu bat egin, eta aurten bide beretik segitzeko parioa egin dute Swinghome elkarte antolatzaileko gazteek.  Berria - Kultura   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko parioa (3); parioa egin (7); parioa libro (52); parioa libro baionattipian (3); parioa libro hegoaldean (3)

parioak alde (4); parioak ere alde (3); parioak kontra (3); parioak libro (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus