Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pariente iz ahaidea.
Geure gizarteaz hausnartuz nabarmena da jauntxoek eta leinuek ondino be bizirik segitzen dutena: parte onekoa izateak, pariente handidunekoa, geneek, lagunek, eragin nabarmena dute boto bilketak egiteko orduan, eta abar. Osaba Pepik, pariente pobrea, kamantza batean egiten du lo. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 62. orr.
Ez egik hire pariente faxista haren portaeragatik negar egin, egik negar oraingo faxisten mehatxuagatik. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 224. orr.