Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Beti irabazlearen alde pariatzen duten haiek; lehen, lur hau defendatzen omen zuten baina orain lege zaharren ezabatzea defendatzen duten haiek. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.
Denek nahi zuten haren alde pariatu baina hartzale guti beste alderat. Herria 2002-10-03
Duela guti oraino nehork ez zuen naski pariatu nahiko Daniel Poulou nagusituko zela (6273 boz, % 50,29), Albert Pery sozialistaren parean (6200 boz % 49,7)! alta, irabazi du, gutiz bada gutiz. Herria 2001-03-22
Ezin finituzko pilota partidetan, bat galduta bestea pariatzen baitzen segidan, irabazita berdin; Uztaritzen futbolean, eta Joko Olinpikoen atletismo diziplinetan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 105. orr.
Nahiago nuke nik pariatzen ez irriskatu. Herria 2005-06-30
Inork pariatuko ez zuen garaipena atera dute Genêts-tarrek 3/1 irabaziz Mont de Marsan-en kontra. Herria 2002-11-28
Paria genezake iaz baino eskugain hobeak aterako dituztela aurten. Herria 2004-07-15
Pariatzekoa zen garaitezintasunezko seinale erregetiarra hobira eta Josafateko Soroetara eramango zuela. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.
Bazuen beldurra gauzak ez zirela horretan geldituko mutikoak aitatxik bezalako nortasuna baldin bazuen, eta hori hala zela paria zezakeen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.