Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indiako egoerak bere gizarte mailaketari esker gordetzen zuela oreka, alde batetik aberatsak edo erdi aberatsak zeudelako -europarren antzera bizi ahal zirenak-, eta bestetik, berriz, pariak, kastaz kanpoko izaki "zikin" eta eskubide gabeak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 202. orr.
Bosgarren talde bat dago: ukiezinak, pariak, harijanak edo dalitak, maila guztietatik kanpo daudenak, errukarri-errukarrienak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 56. orr.
Musulmanen bizimodua pariena beraiena baino errukarriago dela erakusten dute gizarteko azterketek. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 185. orr.
Maharastran, Hanuman kastako poliziako ofizial bat tenpluko eskaileretan zegoela, pariek harrika hil zuten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 65. orr.
Filmetan pariak heroi bihurtzen dira, neska aberatsa erdiesten dute eta goiko klasearen ustelkeria garaitzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 63. orr.
Hemen ere badirela pariak, zeinetarik askok yonki edo barbon bihurtuta bukatzen duten, edo zahartu eta etxe-zuloan sartuta ezertarako dirurik gabe, edo 60 metro karratuko pisu batean beste hamaika herrikide magrebtarrekin, edo lanean sei hilabeteko kontratu mixerableekin. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 203. orr.
Pariak, lapurrak, lausengariak deitzen zituen estalinistak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.
Itotzen ari garen paria batzuk besterik ez gara, gainerakoak Mendekoste oporretan dauden bitartean! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.
Israelgo Justizia ministro Yosef Lapidek, bere aldetik, Gobernuari ohartarazi zion «nazioarteko paria bat bihurtzeko arriskuan» dela. Berria - Mundua 2004-07-20
Sinn Fein paria politikoa izango litzateke, eta iparraldeko hautesleak ez lituzkete inoiz bozkatu dituzten erakunde demokratikoak iraganeko mailan ikusiko. Berria - Harian 2005-07-30
Gainera, sufrimendu luzeen samintasun hura, paria begitarte goibel hura zeuzkan kaltetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.