Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paretsu 1 adlag berdintsu.

Indarrez paretsu, borrokan dabiltza.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 90. orr.

Prezio ez batere merkea ordaindurik, paretsu unatu eta zikindurik, han gentozen iluntzean bueltan Frantzia Hiribidean barrena emazte izukaitza eta biok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 240. orr.

Haren begien ozartasun distiratsuak beti ere paretsu zirauen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Geratu ezinezko jarioan jarraitu zuen 1987ko urtarrilean hasitako sakabanaketa hark, eta, saio berri harekin paretsu, presoen gose greba, itxialdi eta bestelako protestak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 139. orr.

Dembak nekez jarri zuen kapela buru gainean, bi eskuak modu groteskoan eta paretsu mugituz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 117. orr.

Egia erran, denak nahiko paretsu ikusten ditut.  Berria - Kultura   2006-04-01

2 (izenondo gisa)

Hala ere, Afrikako herrialde askotan diferentziak paretsuak edo are handiagoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Pintxoak saltzea eta golak ez sartzea talde baten onurarako baldintza paretsuak dira.  Berria - Kirola   2004-06-27

3 paretsuan adlag parean gutxi gobehera.

Zumarragatik Legazpira bidean, kirtendegi paretsuan, eskuinetara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.

Ilunpe horretan barneratu eta Josuren atearen paretsuan zer ezezagun batek behaztoparazi ninduelarik ere, haien afanak ez eragoztea zen nire kezkarik behinena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Tipo haren paretsuan, aulki batean jarrita, burua bufanda handi batean erdi bilduta, eskua matrailean, ijito gazte batek begiratzen zion uzkur.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

4 paretsuko izond parekoa gutxi gorabehera.

Eta altuera paretsukoak gara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 277. orr.

Zeren heriotza, irudimen kontuan, biziaren paretsukoa baita. fisika, medikuntza edo geologian aditu direnen arteko inkomunikazioa poeten, hermeneuten eta hizkuntzalarien artean dagoenaren paretsukoa delakoan nago.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.

Orduan teologo gutarrak etsi-etsian azken helduleku baten bila doaz: ortzeguna -diote- nolaz uka "Ortziren eguna" dela?, edo Iouis diesen paretsuko zerbait bederen?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus