Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pareta (orobat paret g.er.) 1 iz hargin lanezko eraikuntza, plomuan ezarria eta halako luzera batekoa, bitarteak ixteko edo bereizteko, edo sabaiei edo goiei eusteko balio duena. ik horma1; holtz; trenkada.

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren, eta baita paretetako erretratuak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Gelaren bazter batean zaude, lurrean, paretaren kontra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.

Bazterretan eserita edo bizkarra paretaren kontra jarrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.

Pareta baten kontra jarriko dut bizkarra eta pasatzean oihu eginen diet: "Non duzue zuen zientzia? non duzue zuen humanismoa? non da zuen kanabera pentsalarien duintasuna?".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Gazteak edo aulkietan eserita edo pareta kontra zutik zeuden, zigarro erretzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 102. orr.

Burua jiraka eta pareta joka hasi zen berriro.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 223. orr.

Ez zezakeen ezaba Jatsuko komentuan lau pareta artean iragan urte parrasta hura.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Ikurrin txikia dago paretan iltzatuta.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 128. orr.

Postalak paretan itsatsiak zeuden, garagardoa edaten ari zen zakur baten argazkiaren azpian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Paretaren beste aldetik datozen kolpe txiki batzuk entzun dituzu nabarmen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.

Bi gazteek lerratu, pareta zulatu eta barrualdea hustu egiten zuten, ezkutaleku bat egiteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Obus batek pareta zulatu, eta hauts hodei bat hedatu zen transmisio aretoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Ondoren pareta zarpeatuko balu bezala hautseztatu zion bizkarra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

Paretako papera erortzen ari zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Paretako lanpara baten argi hotz eta dardartia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

Lurreko suaren ondoan paretako erlojuaren azpian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Erredakzioko gelatxo batean daude, Jefearen txokoa: kristalezko paretak dituen kaiola.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Zabor poltsak adreiluzko pareten kontra pilaturik, eguzkipean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

Harri hutsez egindako paretak.  Elizen arteko biblia   Dt 27,6

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

2 (izenondoekin)

Hesolari pareta luze batek jarraitzen dio. Kanpotik ikusten diren harri horiekin zabalean bat bakarra eta beti berdina den pareta sendoa egiten dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Intziriek adreiluzko pareta meheak zeharkatzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 55. orr.

Horixe du bere biziko sekretu guzia: "lehen harritze" guzien gainean, harririk harri, eraikitako pareta erdiurratu eta sekretu horixe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.

Orain, harresietatik kanpo, etxe erreak eta pareta amilduak daude.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 341. orr.

-Beti ixten al duzu atea? -galdetu zidan, pareta lauzatuaren ondo-ondotik mugituz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Berehala, pareta argituan itsatsirik, itzal izugarri bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.

Pilota jaurtigailuaren bokatxarekin eman zioten buruan, odolak pareta osoa zipriztindu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 234. orr.

Pareta garbiak, pertsona garbiak bezalaxe, zikindu eder baten eske daude beti.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

3 (erkaketetan)

Aurpegia pareta baino zuriago jarri zitzaion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 141. orr.

Katalinak, pareta baino zuriago, hitzik ere ezin zuen egin ustekabe harekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Eta han nengoen, murru-pareta bezain txuri, ez jakinez gehiago nola mintza.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

4 irud/hed

Urtegiaren pareta behera bota dezakeen ezpatari egin behar diote aurre Beaumontarrek. Pareta elastikozko hodi zati bat, alegia, ponpa-bulkada bakoitzean zabaltzen dena.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 39. orr.

Arrautzaren kanpoaldeko pareta osatzen duen ehuna da trofoblastoa, amaren umetokiko mukosarekin kontaktuan dagoena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Umetokiko paretak odolez betetze hori hormonen ondorioz gertatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Zakila mugimendu erritmikoekin igurzten denean baginako pareta hezeetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

Behar bezala babesten du urdail-mukosak urdailaren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Material trinkoa da hezurraren pareta, Kiribilkaturiko lamelek osatzen dute osteonaren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Magistratuaren ziurtagiriz hala dela frogatu ondoren bakarrik erabiltzen dituzte pezoak pareta-egiturak altxatzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.

Erlaitzen irtenguneak bota egingo ditu tantak pareta-lerrotik kanpora, eta era horretan, hondatu gabe gordeko ditu pezozko paretak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Aski izan zen pareta atal bat lurrera botatzearekin, egundoko isuria ibaira husteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Zulatzeko ez: urtegian ikusi berri nituen eraikin birrinduetako pareta-tarte haiek bezala behera botatzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Paret-erlojuko orratzak bederatzi eta erdietan zeuden.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.

Zailatu ('saiatu' adierazteko idatzia pareta-iragarki batean).     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.

Baserri erori baten pareta bazterrean hazitako sasian makurtu zen laguna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Harik-eta Plaza Txikira ailegatu, eta han, berak dakien pareta-bazter batean, gauzarik iragarrienaren iragarki edo eskelak begiz jotzen dituen arte.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.

Iparraldeko muinoan lur jotako pareta puska batzuk, 1813an Wellington-ek hiria bonbardatu zuen gotorlekuaren puskailak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Leiho karratu bakar bat erakusten zuen pareta-puskara hurbildu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Odol-hodien itxurakoak diren baina izatez beste sare batekoak diren hodi pareta-mehe batzuetara sartzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxe pareta batean, hitz hauek, erromesari ongi etorri gisa naski: "Peregrino en Nájera, Najerino".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 80. orr.

Sudurraren barne-paretak estaltzen dituen muki-geruzaren barruan edo gainean igeri daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Hezur-pareta lodiagoa da hezurraren erdialdean muturretan baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Urdail-paretako muskuluaren uzkurtze-mugimenduek, edukia irabiatu, eta zuku urtsu bat bihurturik uzten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

8 bi-pareta iz pilotan, lehenik ezkerreko pareta joz egiten den jokaldia.

Atzo, zazpi tanto egin zituen bi pareta eta dejadekin.  Berria - Kirola   2004-09-26

Bi paretak, gantxoak, ñakuak; guztira 14 tanto erdietsi zituen Tricioko maisuak.  Berria - Kirola   2004-06-25

Gibelerat urrun haiza eta gero aitzinean motz, gantxo edo bi-paret.  Herria   2004-04-08

Bereziki bi-paret batzu gibeletik sarerako bidean ezarriz, tantoa labur eta fin.  Herria   2003-12-11

Behin eta berriz behartu zuen Mikel airez sartzera, azkenean tantoa dejada leun edo bi pareta zorrotz batekin maisuki amaitzeko.  Berria - Kirola   2004-03-21

20-14 aitzinean bi nafarrak, bi-paret urrezko bat Xalak, pilota aldatu eta... azken zortziak beretu dituzte lerroan.  Herria   2004-02-26

Ezker pareta bizi-bizi bilatuz, bi pareta elektrikoez, bere biktimak bonbardatuz, eta botekorrituan sarraraziz.  Berria - Kirola   2004-02-17

Bajutik egindako bi pareta batekin, pilota zabalean Zeberiogandik urruti jarri zuen Doneztebekoak.  Berria - Kirola   2004-01-11

9 bi-paretako iz bi-pareta.

Hamabi bi paretakorekin irabazi zuen Altuna II.ak.  Berria - Kirola   2004-11-21

Sotamanoz ongi moldatzen da, bi paretakoa ongi ezkutatzen du...  Berria - Kirola   2004-03-18

Bi paretakoak, txapagainean moztutakoak... bederatzi tanto eder egin zituen Aspeko aurrelariak orotara.  Berria - Kirola   2004-12-14

Ez zuen bikoak amore eman (36-36 eta 38-38), baina Altuna II.aren bi paretako eder batek eta Aizpuruk horman baztertutako kolpe batek utzi zuten erabakita lehia.  Berria - Kirola   2004-04-21

Amezketarrak, aldiz, bazekien nola irabazi: bi pareteko zehatzekin.  Berria - Kirola   2004-07-30

Ongi gidatu zuen atzelariak aurrelaria, ez sinesteko moduko pilota horietakoak bueltatu zituen, eta bi paretakoarekin tantoak bukatu ere bai.  Berria - Kirola   2004-04-21

Partidaren azken txanpan Amezketakoak aise asmatu zuen dejada eta bi paretekin.  Berria - Kirola   2004-07-30

10 ezker pareta ik ezker.
11 pareta-zulo (orobat paretazulo)

Seinale bat balitz bezala, ertzainak agertu ahala, hainbat gizon-emakume irteten da ezkaratzetatik eta kale-kantoietatik, etxe zahar hutsean labezomorroak pareta zuloetatik ateratzen diren gisan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 14. orr.

Lumarik haundiena hartu, eta bordako pareta zuloan gorde, sentipen ilun guzien lekuko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Baina ez dakigunak ez du izenik, harri hutsezko paretazulo hutsok bezalakoa da ez dakiguna, eta hemen, paretazulo anonimo ilunotan, hemen gorde dizu atsegina gizonaren gogoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzeko pareta (4); eskubiko pareta (3); ezker pareta (65); ezker pareta berrian (3); gelako pareta (6); harrizko pareta (11); harrizko pareta erdiurratuak (4); laugarren pareta (3); murru pareta (6)

pareta aldera (8); pareta aldera jiratu (3); pareta artean (5); pareta baino zuriago (3); pareta baten bazterretik (3); pareta baten kontra (8); pareta batetik behera (3); pareta behera (4); pareta berrian (3); pareta bezain (3)

pareta erdiurratuak (4); pareta erori (4); pareta gainean (4); pareta gaineko (4); pareta gainera (3); pareta handi (3); pareta hauen artean (5); pareta horien artean (3)

pareta jo (6); pareta jotzen (4); pareta kontra (4); pareta mehe (3); pareta meheak (3)

pareta ondoan (5); pareta oso (5); pareta oso bat (3); pareta osoa (5); pareta puska (3)

pareta zahar (8); pareta zaharrak (3); pareta zuri (7)

baginako paretak (5); egindako paretak (3); ezker paretak (5); gelako paretak (3); murru paretak (3)

paretak estaltzen (6); paretak estaltzen zituzten (3)

umetokiko paretak (3)

ezker paretako (32); paretako erloju (3)

aldameneko paretan (3); atzeko paretan (4); aurreko paretan (9); aurrez aurreko paretan (3); baigorriko ezker paretan (3); eskuineko paretan (3); etxeko murru paretan (3); ezker paretan (121); hazparneko ezker paretan (3); herriko ezker paretan (6); kanboko ezker paretan (5); kiroleta ezker paretan (3); meza ezker paretan (3); murru paretan (5); ondoko paretan (5)

paretan egindako (3); paretan jo (3); paretan josita (3); paretan zegoen (3); paretan zintzilik (13); paretan zintzilik zegoen (3)

ezker paretara (3); frontoiko paretara (3); paretara begira (5); paretara hurbildu (3)

ezker paretarekin (3)

atzeko paretaren (4); bizkarra paretaren kontra (10); burua paretaren kontra (9); ezker paretaren (18); ezker paretaren gibelean (3); ezker paretaren ondoan (6); hormaren edo paretaren (3)

paretaren aldera (3); paretaren aurka (9); paretaren beste aldetik (4); paretaren gainean (4); paretaren gibelean (3); paretaren kontra (151); paretaren kontra bota (5); paretaren kontra jarri (16); paretaren kontra jarria (3); paretaren kontra jarrita (4); paretaren kontra jo (3); paretaren kontra kontra (4); paretaren kontra zegoen (3); paretaren ondoan (10); paretaren zati (3)

ezker paretari (4); paretari begira (10); paretari itsatsita (4); paretari kontra (5)

paretaz bestaldean (3)

paret labur batekin (3)

atharriko ezker paretean (11); elizaldeko ezker paretean (3); ezker paretean (114); ezker paretean egin (3); hazparneko ezker paretean (14); iholdiko ezker paretean (3); sanoki ezker paretean (8)

ezker pareteko (4)

bi paretekoak (3)

lau pareten artean (7); pareten artean (19); pareten kontra (18)

ezker paretetan (5); gelako paretetan (4); paretetan zintzilik (4); umetokiko paretetan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus