Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parentesi 1 iz testu batean, “(“ eta “)” markak, tartekatzen diren hitz edo esaldiak adierazteko erabiltzen direnak.

Binaka joaten dira parentesiak; irekitzen duena, ezkerrean; ixten duena, eskuinean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.

Grafiak bide ugari eskaintzen ditu horretarako: parentesiak, azpimarrak, letra larriak, letra lodiak, letra etzanak, beste neurri, forma edota kolore bateko letrak, marratxoak...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 149. orr.

Erreferentziak testu nagusian eman nahi badituzu, liburuaren eta orrialdeen erreferentzia parentesi artean sartuko duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 373. orr.

C elementua nahitaez aukeratu behar dugu, eta parentesi arteko elementuen artetik zero edo gehiago hauta ditzakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 63. orr.

Sudurkariak parentesi artean agertzen dira taulan; izan ere, haiek artikulatu ahal izateko, ahoak guztiz itxia egon behar du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.

Leningrado dakar parentesi artean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

Parentesien artean, bi kopuru horien arteko zatidura azaltzen da, unibertsitate eskolatze gordintzat har daitekeena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 227. orr.

Jaitsi iezazkiozu prakak mutil honi bere izter mardulen barreneraino, jaso txamarra azpian duen atorra, aurrealdea eta atzealdea (parentesi artean esanda, bikaina) esku-eskura izan ditzazun...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 174. orr.

Parentesiak beti ixten dira, egunak azkentzen, bisitak amaitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 49. orr.

2 irud/hed tartekia, etena.

Parentesi bat izanen da gure historian.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 68. orr.

Parentesi bat, hamabi hilabeteko parentesi bat.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Parentesi bat egin nahiko nuke hemen istorio bat kontatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Parentesi bat eginez, goizean zehar Rubenekin berba egiten saiatu naiz, baina ez dut net berbatsu topatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.

Parentesi bat ireki behar dut orain, momentuko kezka bat azaltzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.

Ez dakizu orain irekitzen ari zaren parentesia ez dela berez itxiko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 17. orr.

Prodiren agintaldia «parentesi bat» izango dela dio Berlusconik.  Berria - Mundua   2006-04-22

Parentesi labur bat horri buruz zerbait esateko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 77. orr.

Autobusak aurreratzen duen kilometro bakoitza udalekuaren denbora-tartetxoa itxiz doan parentesiaren zati da, eta parentesi horretan zokoratuta geratuko dira bertako oroitzapen lausoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 157. orr.

Seminarioko eginbide zorrotzek bizia ateen aitzinean uzten ziguten eta gerla parentesi bat izana zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 107. orr.

Afrikako egonaldia zorion parentesi bat bezala datorkit gaur, mendiaren uharte honetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Badago jendea kartzelaldia parentesi huts baten gisako hartzen duena, ongi dakit nik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 47. orr.

Espainiako Gobernuaren eta EAJren arteko harremanek sei urteko «parentesi tristean» izan dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Egia esan, luzatu naiz parentesi honetan, barkatuko didazu, irakurle.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 165. orr.

Hitz horrek berak errazegi darama sinesmena eskegitzera, edozein existentzia posizio ezabatzera edo parentesi artean jartzera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

Hor hasi dira pazienteak denak goizean goiz itzartu, jaiki eta ibiltzen, bakardadean, bakoitza bere parentesiaren barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 67. orr.

Gutako bakoitza mundu zarratua dela, parentesi artean bizi garela, nire lagun betikomaitea ia ezezaguna bihurtu baitzait berehalakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Zeren Historian ez baita parentesirik existitzen, zeren sakoneko gizatasuna, duintasuna, on moralera egokitzea, harago baitaude zuzenbidea, legezkotasuna baino.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zoriontze hark, bere nagusien konfiantza adierazpena izateaz gain, hurrengo eginbeharretarako oxigeno baloi bat zen halaber, segurtasun parentesia hurrengo errietaldia jasotzeko unea iritsiko zen arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.

4 parentesi zuzen. ik kortxete.

Interneten helbide osoa parentesi zuzenen artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 376. orr.

Marrazkien laguntza hona ezin dugunez ekarri, azalpen txiki batzuk paratu ditugu parentesi zuzenen artean (lerro bakoitzari marrazki bat dagokio): [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 209. orr.

Parentesi zuzenen arteko erreferentziak liburuaren amaierako bibliografiari dagozkio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

parentesi artean (24); parentesi arteko (8); parentesi bat (21); parentesi bat egin (3); parentesi bat eginez (4); parentesi zuzenen (3)

parentesiaren barruan (3); parentesiaren ondoren (3)

parentesien artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus