Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da berdintasunik biologian, parekotasunaren zentzuan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
Zer sinestarazten digu bada herriaren iritzi ustekabean gidatu horrek, ez bada gertaeren parekotasun miresgarria? Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.
Paveseren eta Torinoren arteko parekotasun hori azpimarratu duena, Natalia Ginzburg. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.
Lanak eta aisiak industriaurrean elkarrekiko zuten mendekotasun eta parekotasun hori desegina geratu zen langilea gau eta egun urte osoan lanean jarrai zezaketen makinen zaintzaile bihurtu zenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.
Esanahien parekotasun zehatz-zehatzean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 143. orr.
Merezi du hiru gertaera horien arteko parekotasunak azpimarratzea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.
Hasieran obraren barnean aurkitutako parekotasunek txundituko dute, irakurlearen eta idazlearen arteko gauzatxo, ñabardura konpartituek, insomnioa dela, beldurra dela, [...]. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 11. orr.
Mugimendu erreformatzaileekin parekotasun handiak dituen arren, guztiz ezberdina da Frantzisko puntu honetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.
Bi herrien arteko parekotasunak eta aldeak aztertu zituzten bi buruzagi politikoek. Berria - Euskal Herria 2006-05-05
Irlandarekin parekotasunak bilatzeko joera handia dago hemen, baina egoerak ezberdinak dira zeharo. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Jules Renard eta Axenarioren artean parekotasun ugari dago, oso harreman estua baitago Renarden bizitzaren eta obraren artean. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 9. orr.
Bi poeten arteko parekotasunak eta desberdintasunak arakatzeko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.
Ofizialtasunak parekotasuna esan nahi du, eta gaur egun, hemen, hizkuntzen arteko parekotasunik ez daukagu. Berria - Euskal Herria 2006-05-09
George Bush egungo presidente errepublikanoaren eta Kerryren arteko parekotasuna ikusirik, Clintonen agerpenarekin balantza euren alde jarri nahi dute demokratek. Berria - Mundua 2004-10-26
Maila honetan parekotasun handia egon da, eta azken txandara arte gehienek igotzeko eta jaisteko aukerak izan dituzte. Berria - Kirola 2004-03-17
Beste puntua emazte eta gizonen arteko parekotasunari lotua da. Berria - Ekonomia 2006-03-21
Parekotasuna handia izan arren, oraindik ere itunpeko sareko ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte, baina aldea ez da handia. Berria - Harian 2005-03-22
Sexuen arteko parekotasuna sustatuko duen plan integral bat abiatzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
ik parekidetasun.
Zapaterok agindu bezala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko parekotasuna izango da exekutiboan. Berria - Mundua 2004-04-01
Baina parekotasunak ez du esan nahi berdintasun osoa, hainbat arrazoirengatik. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Parekotasuna izango da nagusi Txapeldunen Ligako final-laurdenetan. Berria - Kirola 2006-03-11
Eta nere uste apalean, Hezkunde Nazionalak Parekotasunezko sistema helburu horrekin sortu du; bixtan dena, Berdintasunaren eta Demokraziaren izenean. Herria 2005-09-29
Bi nozio baitira bereizi beharrak "berdintasun" hitz beraren azpian: nortasun-berdintasuna eta gizarte- nahiz lege-parekotasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
Onintza Lasaren ustez, berriz, pertsona guztien eskubide parekotasunaren printzipioa «hausten» du. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
· Bi hizkuntzen arteko oren parekotasuna hausten delako. Berria - Euskal Herria 2004-05-05
Gobernuek azkar ezarri dute berriz beren diruen artean parekotasun finkoko sistema bat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.
Inflazio-diferentzialak eta gerraren ondoren finkatutako parekotasun sarritan artifizialak, truke-tasa errealen aldaketa garrantzitsuen eragileak izan ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.
Gainerako herrialdeek, berriz, beren diruaren parekotasuna dolarrari buruz finkatu behar zuten soilik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Ez bazioten uko egiten beren diruen markoarekiko parekotasuna defendatzeari. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Euroaren eta dolarraren parekotasuna ez bada kontrolatzen eta balioa asko handitzen bada, orduan dudarik gabe tasak jaitsi beharko lirateke edo Estatu Batuetan igo. Berria - Ekonomia 2004-02-11
Euro-dolar parekotasuna eta bereziki haren eragina prezioen maila orokorraren gainean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.
Dolarraren parekotasun ofiziala. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Eskualde honetako diruak dolarrari buruz truketasa finkoa izateak, izan ere, dolarraren parekotasunaren gorabeheren mende uzten zuen dirua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.
Banku Zentralak merkatuak ezarritako parekotasunari ezin eutsi dionean herrialdeko dibisa debaluatu egiten du Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.
Aldaketak gertatzen badira debaluazioak edo rebaluazioak izaten dira, alegia, diru-parekotasunaren aldaketak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.
1960ko hamarraldiaren ondorengo nazioarteko finantza pribatuen gorakada ezin lotu zen Bretton Woodseko itunek finkaturiko diru-parekotasunen erregimena mantentzearekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 92. orr.
Eritasunaren aurrean, desberdintasuna da aipagai, ez ez-parekotasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
Zenbaitek gizarte-ordena bat bultzatzeko dakarte hizpidera desberdintasun biologikoa: haien arabera, ordena natural delako batek justifikatzen ditu ez-parekotasunak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.
Maiz asko, ordea, politika- eta gizarte-xedeak lortzeko baliatzen da nahasbide hori: edo nortasun-berdintasunari atxiki nahi zaiolarik parekotasuna; edo, alderantziz, ez-parekotasuna mantendu nahi delarik desberdintasunen aitzakian. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.
parekotasun formula (4); parekotasun handia (10); parekotasun handiak (5)
ez parekotasuna (3); parekotasuna da nagusi (5); parekotasuna egon (3); parekotasuna handia (8); parekotasuna handia izan (4); parekotasuna izan (8); parekotasuna izan zen (7); taldeen arteko parekotasuna (3)