Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parekide 1 izond erakundeez eta kidekoez mintzatuz, talde parte-hartzaile bakoitzak ordezkari kopuru bera duena. ik paritario.

Emakumeok betidanik eskubide politikoen kasuetan botoa, demokrazia parekidea eta demokrazia parte-hartzailea eskatu ditugu, baliabide moduan berdintasuna defendatzeko eta lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

Bilgune Feministak eginiko eskariari erantzunez, hezkuntza parekidearen aldeko konpromisoa hartu zuten orain urte bat manifestuaren sinatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Prozesu parekidea bermatzeko, «sexista ez den hizkuntza erabiltzea» ezinbesteko baldintzatzat jo dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Gizonek gizarte parekidea onartzen dute, gizonen nagusitasuna zalantzan jartzen ez den bitartean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Bilgune Feministak eginiko eskariari erantzunez, hezkuntza parekidearen aldeko konpromisoa hartu zuten orain urte bat manifestuaren sinatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Eusko Legebiltzarrak onartutako Berdintasunerako Legeak Legebiltzarrerako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zerrendek parekideak izan behar dutela jasotzen du.  Berria - Harian   2005-04-29

Donostiako jaiak parekideak direla eta Berdintasunerako EAEko Legea martxan jartzen ari direla saldu nahi digute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

2 parekoa, kidekoa.

Beste pasarte asko argituago geratuko lirateke baldin eta hobeki ulertzeko Eckarten sermoietako edo beste tratatu teologiko batzuetako ideia eta esamolde parekideetara jotzerik izango bagenu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 8. orr.

Cesar Telleriak, urte luzetan bere buruzagi eta orain lankide parekide zuenak zigarroa zuztarreraino ahitu arte itxaron zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Ezer ez dago erregularragoa azentua gobernatzen duen legea baino (2. legearen parekidea).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.

Beren parekide teutonikoek ez bezala, arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Atenastar "faxisten" buruzagia ez balitz haren ikasleen artean izan, ziur aski Sokrates bere ohean hilko zen, mundu siniko paganoan haren "parekide" zen Konfuzio bezain baketsu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Beraz, zakila eta bagina ez dira egitura parekideak ezta denbora berekoak ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 220. orr.

3 batzorde parekide

Paueko Batzorde Parekidean akademiak eta sindikatuek hurrengo eskola karta aztertuko dute . Iraupena bermatu nahi badu, halabeharrez onartu beharko du Herria-k Batzorde Parekidearen agindua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Urte hastapenean, Batzorde Parekidearen gutuna ukan genuen, datuak berritu behar genituela adierazi zigutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hezkuntza parekidea (3)

batzorde parekideak (5)

batzorde parekidean (3)

batzorde parekidearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus