Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urte bereko obra giltzarri bion parekatze batetik (antzak eta aldeak, biak zaizkit adierazgarri) etekin galanta atera litekeelakoan nago, ez bakarrik obra bakoitza hobeki kokatzeko orduan, baizik eta, oro har, mendearen erditsu horretan giza kezka larrienak zein ziren eta literaturak nola islatu zituen ikusteko. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.
Trenak izan zuen parekatzearen errua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.
Eguzkiarekin gertatzen den moduan, "hila" hitzean legoke besterik gabe bildua hasiera-hasieratik gaur egungo ilargiaren kontzeptua, halako parekatze ikusgarri bat sortuz: eguzkia dagokio egu (n) hitzari, eta ilargia, aldiz, hil-ari, hizkuntzalari askok diotenez. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 35. orr.
Soinuak airetik uretara igarotzeko duen gaitasun kaskarra, arrainei madarikazioak entzutea galarazten diena [...] ingeniari elektrikoek inpedantzia-parekatze izenez ezagutzen duten arazoaren adibide bat da, eta ura airea baino askoz dentsoagoa izateak eragina batik bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.
Berdintasun horren adibide garbia da partidan egon ziren sei parekatzeak, azkena 25nakoa izan zen. Berria - Kirola 2004-07-11
Heldu den astelehenean hasiko den US Open torneoko gizonezkoen lehen parekatzeak aurkeztu dituzte. Berria - Kirola 2004-08-27
Lehenik, aizkolarien parekatzeaz gogoeta egin zuten: «Batzuk onak dira eta ahulxeagoekin aritzea suertatu zitzaien». Berria - Kirola 2004-02-27
Dudarik gabe, parekatze horrek arrakasta handia izan du eta bere fruituak ekarri ditu. Herria 2003-07-03