Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guantanamo... -ari da, Sophie, gogoetan- hire aitatxiren egoera eta hauena parekagarriak al ditun. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 160. orr.
Egoerak ez dira parekagarriak. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Gizakiak egindako Auschwitz-eko tragedia eta Hölderlinek aipatzen digun miseria eta Boccaccioren heriotza biologikoa ez dira parekagarri. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Nomadismoa nekazaritza baino gehiago da hainbat arlotan: animaliak etxekotzen eta teknika ekonomikoen garapenean, honetan parekagarriagoa baita industrializazioarekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
Garaiko espiritu nagusi honek "eroankortasunez" hornitzen ditu estatu unibertsalak sortarazitako behin-behineko erakunde berri hauek, ozeanoak eta estepak [...] dutenarekin parekagarria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.