Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paregabe (orobat paregabe g.er.) 1 izond parerik ez duena. ik pare 28.

Agur t'erdi, gidari paregabe.  Herria   2002-10-17

Gizon paregabe haren bizitegia aztertzea interesatzen zitzaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

Halako batean bi izaki paregabe agertu ziren holograma urdinetik paraje hartako argi motelera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.

Maisu miragarri eta paregabe hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Gustu paregabea duzu, hori ez dut ukatuko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 96. orr.

Alan Ladd hura tipo benetan berezia zen, eta axolagabe paregabe baten gibelak zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

Gogol eleberrigile eta antzerkigile paregabea izan zen, eta berebiziko eragina izan zuen Errusiako literaturan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Hogoita zenbait mende honetan guziz famatua dagoen toki paregabe batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Hizpide bihurtu zen Donostiaren inguru paregabearena.     «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Aurpegia ere aldatu zaio, eta gaztaro lore paregabe hura, pittin bat ximeldu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Eguraldi paregabea egokitu zitzaien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Bere jakitate haundia iturri pare gabetik hola ixuriko zuena, eskolan bezala eskolatik kanpo, entzulearen xoramendua eginez orozbat.  Herria   2001-09-27

Gazte-guneetan gazte-musika entzuten, gazte-gaiak sakonki lantzen eta garatzen, gazte-solairuetan gazte-merkatuaren aukera paregabeez libreki baliatzen.Ezin, bada, Mikelek eskaintzen zidan egokiera paregabe hura alferrik galdu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Lirikotasun paregabea eransten dio Kemalek bere lanari.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 10. orr.

Plazer handia ematen zidan ateen atzean gauzak egiten ibiltzeak hain modu arriskutsuan, hain modu paregabean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Beraien anbibalentzia moral tragikoak gai paregabe bihurtzen dituela poesiarako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Zeharo liluratuta, trumoiek, euriak eta haizeak paraje paregabe hartan sorturiko sinfonia entzun zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 62. orr.

Paregabea da Jainkoa bere indarrean.  Elizen arteko biblia   Jb 36,22

Klitoria, plazer emaile paregabea, naturaren asmakizun zoragarria, emakumeen plazeraren gunea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

2 (adizlagun gisa) ik paregabeki.

Egin berriak omen zituen, paregabe gainera, fiskal izateko azterketak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 136. orr.

Israelen Jainkoa paregabe handi.  Elizen arteko biblia   Is 40,12 tit

Erdian jauregi bat zegoen, biziki handia eta paregabe ederra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 418. orr.

3 paregabeko izlag paregabea. ik pare 29.

Xaharra zen paregabeko indar hura adierazteko gauza zen bakarra.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 35. orr.

Ibili ziren, egunsentiraino, paregabeko edertasuna zuen xoko batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

Anitz gogoeta luzeen ondotik erabaki dut, azkenean, zure paregabeko bihozberatasun zinez kristauari dei egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

Hala ere, Bordak lantzean behin paregabeko baikortasun tximistez ere argitzen gaitu ezustean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 40. orr.

Ziurrenik ez zegoen mundu osoan, Egutxi salbu, dotorezia paregabeko hura ezagutzen zuen beste pertsonarik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Sentikortasun paregabeko tresna optiko bat da begia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.

Orduan topo egin behar izaten zuen sakonera paregabeko begirada irmo harekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 53. orr.

Mendi haietako emakumeak behinik behin edertasun paregabekoak ziren, ikaragarri segailak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus