Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
paredoi iz norbait fusilatzeko erabiltzen den horma.
Txikik ezin izan zuen fusilatutako zure lagun guztien besarkada hartu Montjuicheko paredoian. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.
Nik bizirik urten gura nian handik, baina ez neukaan adorerik inor paredoi baten kontra akabatzeko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.
Eskolako hormetan, idatziak agertu ziren: "Julio, kabroia; prest daukak paredoia". Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.