Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alemaniarrek jakinarazi dutenez, Frantziako kostaldean ingeles paraxutistak jaitsi dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 323. orr.
AEBetako Armadako paraxutistek aurreko egunetan base militarraren inguruan egindako ikusketetan hainbat arma biltegi aurkitu zituztela jakinarazi zuen atzo koronelak. Berria - Mundua 2004-01-18
Zeruaren amildegian berdeak ikusten zaizkit begiak, esan ohi zuen William Lang paraxutistak, hegazkinetik jauzi egin aurretik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 82. orr.
Paraxutista asko ere lurreratu dira. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.
Kafea hurrupatzen ari zarelarik, norbait nabari duzu aldamenean, paraxutisten txapela gorria daramana. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 142. orr.
Zenbat gauza bururatzen zaizkio paraxutista beti beherantz datorren bitartean? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 82. orr.
Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak, musulman airea edo itxura zeukan edonor goratik hartuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.
Zuhaitzean gelditzen den paraxutista bezala, hankak alferrik astintzen. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 61. orr.
Norentzat da zerua amildegi bat, paraxutista batentzat ez bada? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 82. orr.
Espainiako Armadako Paraxutisten Brigadak eta Infanteria unitateek ariketak egingo zituztela Euskal Herrian irailaren 19 eta 24 bitartean. Berria - Euskal Herria 2004-09-21