Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eltxo parasito baten bidez kutsatzen dira gizakiak malariarekin. Berria - Gaiak 2006-04-14
Hortxe dauzkagu mikroorganismo parasitoak, gaitzen eragileak... Berria - Gaiak 2006-04-06
Gorotz gramo bakar batean 10 milioi birus, milioi bat bakterio eta 1.000 parasito inguru daude. Berria - Gaiak 2004-06-24
Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.
Digestio-aparatuan espezialista zen lagun batek esan zidanez, hesteetako infekzio larri bat zuen, cryptosporidium parvum izeneko parasitoak eraginda, itxura batean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 260. orr.
Eltxoek zabaltzen duten Plasmodioum faciparum izeneko parasitoari erasaten dio zuzenean. Berria - Gaiak 2004-10-16
Horrela, zure idealaren arabera bizi ahal izango zara aurrerantzean, alabatxo: parasito baten antzera alegia, senarraren kontura... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.
Eusko Jaurlaritzako kapar parasito bat gehiago. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 72. orr.
Horra euskal iraultzaile parasitoa, nere izenarekin nere bihotza erre nahian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.
Ez dakit ohar horrek zein helburu duen, alderdi baten parasito bihurtu nahi duen edo zer. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Hareharria mesprezatu samarra dute geologoek, uste dut erresuma mineraleko parasitoen artean sailkatzen dutela. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.