Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lurrezko parapeto laukoitz berria ere hantxe baineukan, neronen aurre-aurrean, jaurtikitako granaden irteera Gazteluko kanpaiaz abisatzerakoan, traba larri bihurtuta. Txillardegi «Putzu», 1999 - 278. orr.
Arieteari eusten ziotenen buruen gainetik, parapeto bat jartzen zen dorretxo baten modukoa, bi soldadu babesean jarri eta inolako arriskurik gabe etsaiek zer egin nahi zuten zelatatu eta aurrez abisatzeko ederki balio zuena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.
Urbiara iritsi baino lehen [...] lubakiak eta parapetoak nonahi. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.
Igande batzuetan herriak zezenketak antolatzen ditu eta plaza hau dauka anfiteatrotzat, parapetoaren luzean zoruan iltzaturiko zutabeetarako lotuneek erakusten duten bezala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.
Bainu-askak paretaren eta parapetoaren tartean daukan zabalerak ez du izan behar sei oin baino txikiagoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.
Parapeto batek babesturiko ur gardenezko geruza batek bete du kobazulo osoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.