Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paranoiko 1 izond paranoiari dagokiona; paranoiak joa.

Terrorismoari (borroka armatua euren hiztegi paranoikoan) etenbako gorazarre egitetik bizi da, beraz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

Lotura paranoikoak egiten hasita nago?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 283. orr.

Gizontxoaren istorio paranoikoan, pixkana-pixkana, herriko elezahar aspalditik temati errepikatu baten oihartzuna sumatzen hasia nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Jazarpenak Bobbyren izaera paranoikoa areagotu baino ez zuen egin.  Berria - Kirola   2004-07-23

Normala zirudien, baina nortasun ziklotimiko paranoiko hipotentso samarrekoa suertatu zen azkenean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 113. orr.

Gaur geure gogoz uzten diogu bidea zabalik garbiketa antiseptikoari, garbiaren garbitu-behar paranoikoari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 286. orr.

Estatua bezain paranoikoak bihurtzen ari ginen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 16. orr.

Noraren infidelitatea begien bistakoa zen, galderak egiten hasten nintzen eta dena ukatzen zuen, nik ezin nuen ezer demostratu, erotu nintzela zioen, paranoiko nengoela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 41. orr.

2 (izen gisa)

Paranoikotzat joko ninduen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

Paranoiko hark kontaturikoaz fidatzerik ote zegoen zerabilen Estherrek gogoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

metodo paranoiko (3); paranoiko bat naiz (3); paranoiko bihurtzen ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus