Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paramentu (orobat paramenta) iz hormaren azala; horma.

XVIII. mendeko eraberritze lanek jatorrizko eliza erromanikoaren paramentuak estali zituztela eta, ondorioz, egun ikusten direnak baseliza «berriaren» paretak direla, horien atzetik jatorrizkoak ezkutatuta, kutxa batean sartuta izango balira bezala.  Berria - Kultura   2004-06-19

Akats horretan erori nahi ez duenak hutsik utzi beharko du bi paramentuen arteko tartea, eta barruan bi oin zabaleko hormak egin beharko ditu harri karratu gorriarekin edo adreilu errearekin edo silex harri arruntekin, ilaratan jarriz; eta paramentuak barruko beste horma horiekin lotu beharko ditu, burdinazko kakoak sartuz berunarekin hartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Markoaren gainetik ateratzen den paramentaren ezker-eskuin geratzen diren hegalak, oinarriak luzatu eta ingeletean elkartuz, zimazioarekin bat egiteraino luzatu behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus