Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paralisi (orobat paralisis g.er., paralesia eta pailesia g.er.) 1 iz higitzeko ahalmenaren galera. ik elbarritasun.

Pedro Mancanella Gaetako hiritarrak, paralisi batengatik, besoaren eta eskuaren erabilera galdu zuen, eta ahoa ere belarriraino okertua zeukan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 441. orr.

Gorputzaren eskuin alde osoa paralisi oso larri batek hartuta, mugimenduarekin batera, sentimena, entzumena eta hitza galdu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.

Paralisiak jota geratu baitzen ezkerreko hankatik betiko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Herrixka berean, paralisiak jotako gazte bat ahoa ireki ezinik eta begiak oker-oker zituela gelditu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 440. orr.

Paralisiak jo aurretik, ardoa, etxekoa, gasnaren lagungarri, edatea medikuak debekatu zionean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Eta, legenarretik garbi eta paralisitik askaturik, erabateko osasuna lortu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 272. orr.

Litekeena paralisiren batekin geratzea, nire emaztearen moduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 140. orr.

Bihotzaren bat-bateko paralisiaz etorri zitzaion heriotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 308. orr.

Burmuineko paralisia duen Richard Pascuak, bestalde, oinak erabiltzen ditu teklatuko botoiak zapaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Garuneko paralisia dutenei laguntzeko elkartea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Odoljarioaren eraginez paralisi bat egon daiteke eta Sharonen mintzamena bera ere ukituta egon daiteke.  Berria - Mundua   2006-01-07

Paralisia arnasketa sistemara iristen denean hiltzen dira gaixoen %8.  Berria - Gaiak   2004-01-16

Paralisi orokorretik entzefalopatia kronikoraino, izaeraren neurositik deliriorik gabeko zorotasuneraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

2 irud/hed ik geldialdi.

Dublinek ere arima hautsia du, eta paralisiaz jotzen du bizkortze ahalegin oro.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.

Idazten hasteko uneak mito zahar bat dakar, paralisiarena alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Arrazoi guztia edukitzearen pisu astunak harrapatuta, paralisi moduko batek harrapatzen gaitu sarritan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 122. orr.

Pedro Manterola da, izatekotan, museoa paralisitik atera dezaketen bakarrenetakoa.  Berria - Kultura   2004-05-01

Estatuarekin negoziatzerakoan azken urteetan gertatu diren bezalako paralisiak gertatuko ez diren bermea izatea, Europan presentzia gehiago izatea eta udalerrien eskuduntzak areagotzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Azkenik, demokrazia ez da ogi zerutik etorria, arazoak konpontzeko tresna baizik; demokrazia sagaratzeak, paralisia dakar.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Delphine Sallaberry Matxonekoak utzi gaitu nehor beha ez zagolarik pailesia kolpe baten biharamunean.  Herria   2004-03-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etxe domotiko bat zabaldu dute Bartzelonan, garun-paralisia eta beste zenbait ezintasun dituzten pertsonentzako.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Petankaren oso antzekoa da, eta gurpildun aulkietan jokatzen da, burmuin paralisi larrien edo ezindu fisikoen artean.  Berria - Kirola   2004-09-16

Dokumentuan «alferrikakoa», «porrota» eta «antolakuntza paralisia» eta gisako beste akusazioak egin dizkiote diputatuek, eta milioika dolar alferrik xahutzea leporatu.  Berria - Mundua   2006-02-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paralisiak jota (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus