Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paralinpiar (orobar paraolinpiar g.er. eta paraolimpiar g.er.) 1 izlag paralinpiadetakoa, paralinpiadei dagokiena.

Paralinpiar kirolean palmares luze eta bikainenetakoa duen kirolaria bilakatu da.  Berria - Kirola   2004-09-29

Bestetik, abuztuan eta irailean Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak izango dira Atenasen.  Berria - Mundua   2004-03-07

Gaur amaituko dira Atenasko Paralinpiar Jokoak.  Berria - Kirola   2004-09-28

Hamar egun joan dira Turingo Neguko Paralinpiar Jokoak amaitu zirenetik.  Berria - Kirola   2006-03-29

Bi izango dira Paralinpiar Hiriak: Turin eta Sestriere.  Berria - Kirola   2006-03-10

Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak atzo jakitera eman zuenez.  Berria - Kirola   2004-09-23

2 (izenondo gisa)

Goiz partean Sandra Gomez igerilari paralinpiarrak ongietorri hitzaldia eginen du Takoneran.  Berria - Harian   2005-05-21

Orduaren munduko marka hobetzen saiatuko da gaur, Basaurin, Javi Conde atleta paralinpiarra.  Berria - Kirola   2004-05-29

Igerilari nafarra da Gomez, eta iazko joko paralinpiarretan urrezko domina jaso zuen.  Berria - Harian   2005-05-21

3 iz paralinpiar kirolaria.

Proban hogei paralinpiar biltzea espero dute antolatzaileek.  Berria - Kirola   2004-02-20

Boccian paralinpiarrek baino ez dute jokatzen, baina bere jatorria Grezia klasikoan dago.  Berria - Kirola   2004-09-16

Paralinpiarren artean, Jose Castilla izan zen nagusi.  Berria - Kirola   2004-02-24

Azken paralinpiarra izanda, gehiago pentsatzen duzu etorkizunaz eta iraganaz, eta nostalgia pixka bat ere badut.  Berria - Kirola   2004-09-16

4 iz pl paralinpiar jokoak.

Euskal igerilariak bikain ari dira Paralinpiarretan.  Berria - Kirola   2004-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atenasko paralinpiar jokoetan (4); neguko paralinpiar (6); paralinpiar joko (3); paralinpiar jokoak (20); paralinpiar jokoetako (3); paralinpiar jokoetan (19)

joko paralinpiarretan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus