Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paraleloki adlag paraleloan, modu paraleloan.

Pentsamentu batek ematen zidan, oroz gain, minik handiena: nire bizitzarekiko paraleloki Beatriz berea biziz joango zela, minutuz minutu eta gaurik gau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Hogei urtetan hasi nintzen independenteki bizitzen, baina gehienetan bi edo hiru bizileku ukan izan ditut paraleloki: Bordele/Hendaia, Paue/Hendaia/Donibane Lohitzune, Montréal/Hendaia, Parise/Hendaia...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 125. orr.

Pertsonaia zenbait binaka aterako dira liburuan zehar, paraleloki denbora eta lekuak gurutzatuz.  Berria - Kultura   2004-01-02

Era berean, sistematikoa den eta kategorien taulari paraleloki darion antolamenduaren legeztapenaren zordun gara oraindik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Alanbre sareetatik aski hurbil eta ortogonalki, presoen ohetegiak paraleloki altxatuak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Azken batean, dena doalako paraleloki eta ezer ez delako bukatzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

Paraleloki, elkarteak izendatu misione karguduna, Christian Rodriguez, egun berean presentatu da zinetegian lanean hasteko.  Herria   2002-11-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus