Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parafraseatu, parafrasea, parefraseatzen du ad testu baten parafrasia egin.

Esaera zaharra parafraseatuta: aukera urte, gezur urte.  Berria - Kultura   2004-05-29

Etxean sartu bezain laster, afarian errezitatutako poema aintzakotzat hartzen zuelarik, esaldi bat parafraseatu zuen Emmanuelek: "Erbestean nago bakarrik, baina ez nago jada bakarrik: zu, Sara, ene jainkosa...".  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 97. orr.

Samuel Beckettek Bibliaren hasierako esaldia parafraseatuz hasi zuen Murphy eleberria: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 73. orr.

· hed Oso lekukoa sentitzen naiz baina, era berean, leku guztietan nahiko arrotz, "ez banintz hemengoa" bezala, Sarrionandia parafraseatuz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Gizona bere digestio guztien bilduma da, esan liteke Faulkner parafraseatuz.     «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus