Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parafina 1 iz gai solidoa, zuria, usaingabea, 50 eta 60° C-ren artean urtzen dena, hidrokarburo nahastura batek osatua, kandelak egiteko eta papera irazgaitz bihurtzeko erabiltzen dena.

Ehunka gramo batzuk gantz-azido lapurtuak nituen, barrikadaren beste aldeko nire lankideren batek parafinaren oxidaziotik neke handiz lortuak: [...] gosea kentzen zuten gantz-azidook zinez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Labeko erretiluak edo lapikoak parafinaz edo estearinaz igurtzi, eta orea bi ordu eta erdiz labean egosi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Izan ere, parafinarekin egiten diren kandelak erretzean ustez minbizi sortzaile diren estirenoa eta naftalenoa aireratzen dira, formaldehidoarekin batera.  Berria - Gaiak   2004-11-23

2 (hitza elkartuetan)

Bere burua ikusten du neskaren pisuan, haren logelan, kanpoan euri zaparrada ari duela, eta berogailua logelaren ertz batean, parafina-usaina dariola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus