Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parafernalia iz zeremonia edo ikuskizun baten inguruko bitartekoen erakuskeria.

Telebistak hilketaren inguruko parafernalia emango zuen -politikarien joan-etorriak, bizilagunen sorpresa, polizia-bururen baten adierazpenak-, ez besterik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 61. orr.

Urteak dituk abertzaleen parafernalia hori guztia barregarri samarra iruditzen zaiala.     «Bizia lo», 2003 - 101. orr.

Ebek txuteak prestatzeko parafernalia guztia lehenbiziko tiraderan gordetzen du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Azkeneko bi diskoekin egin bezala, zuzenean ere ikuskizun hutsari lotutako parafernalia baztertu nahi izan du taldeak, eta mezua emanaldiaren ardatzetako bat bihurtu da.  Berria - Harian   2005-08-09

Kameren aurrean azaltzen zen parafernalia guztia -aurkezleak eta gonbidatuok barne- berdin zegoen, bere ikusgarritasun oparoan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 148. orr.

Nirekin soberan zagon parafernalia esoteriko guztia, hori badakin.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus