Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maila paradigmatikoan (esan nahi baita euskal hotsen inbentarioan) [...]. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Euskaraz igurzkari guztiak maila fonemikoan ahoskabe izatea fortitio paradigmatiko baten emaitza da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 55. orr.
Sukaldariena kasu paradigmatikoa izanik ere, ez da alferrikakoa gogoratzea sutara bidalitako sorginak ugari direla herri honetan. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Adierazitakoari jarraituz, etika aplikatuaren esparrua aztertuko da, eta azalpena esparru horren adibide paradigmatiko batera murriztuko da (eutanasiaren auzia). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.
Aste honetako atentatuak paradigmatikoak dira alde horretatik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 68. orr.
Beste hainbat kontuan bezala, paradigmatikoa da bertsolaritzaren alderdi honetan ere Xabier Amurizaren kasua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.
Renan eta Herder modu paradigmatikoan oposatu ahal izateko, faltsifikatu beharra dago bata zein bestea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.