Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gramatikaren paradigma eta baso guztiak itsu mutilik gabe zeharkatzeko gai izan den jendeaz inguraturik gaude harrizko herri honetan, ongi dakikezunez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 29. orr.
Nahikoa da sail horiei gain-gainetik begiratzea grezierazko eta latinezko paradigmen arteko erlazioaz ohartzeko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.
Irakaslearen ekarpena lehenik [...] eskola orduetatik kanpo aditzaren paradigmak, euskara batuaren hastapenak irakasten zizkigun irakaslearena. Berria - Kultura 2006-01-21
Aditzen paradigma izan da nire lokamutsa. Berria - Harian 2005-03-20
Analogia, aktiboaren singularreko lehen pertsonan soilik gauzatu zen hasiera batean; gero, indikatibozko era burutuaren ia paradigma osoraino helduko zen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.
Hizkuntza baten paradigma fonologikoak osatzen du hizkuntza horretako hiztunek, hizkuntza hizketa bihurtu ahal izateko, buruan duten hizkuntzaren Nolakotasun Fonikoaren ezagutza. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 126. orr.
Zentzuzkoa da, hartara, hizkuntza baten hots inbentarioa (paradigma) osatzeko aukerak mota honetakoak. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.
Hala gertatzen da multzokatze mota honen tipo ezaugarri batean: flexio paradigmetan, alegia. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.
Has gaitezen desinentzia-tik, hau da, aditz paradigma bateko formak bereizten dituen hitz bukaerako flexio ezaugarri edo elementu aldakorretik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 227. orr.
Ba al dago teorien -paradigmen- artean aurrerapen zientifikoa identifikatzeko ebaluazio irizpiderik? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Kuhnek paradigma gisa ulertzen du teoria zientifikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Bi modernitate egon direla filosofiaren historian, funtsari dagokionez arrazoimenaren bi kontzeptu guztiz desberdin dauden bezala, alegia: (A) Eredu kartesiarra: paradigma razionalista (eta horren eztabaida) (B) Eredu kantiarra: paradigma idealista (eta horren eztabaida). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
Kanten ustez izadia oraindik aurreko paradigmakoa da, makina bat; Hegelen iritziz, aldiz, organismo bizia da, bere burua izateko bilakatuz doana. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.
Bestela esan, modernitatea arrazoimenaren paradigma finkatzeko proiektua da, eta hura aurrera eramateko hala teoriaren nola praxiaren oinarriak jarriko ditu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 76. orr.
Nola karakterizatu zientzialarien praktika desberdinak -paradigmaren barnean edo paradigmen arteko lehian gauzatzen direnean? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.
Rulforen paradigman kezka existentziala (zeinak biziaren mugetatik aurrera ere, hilen artean, kezka izaten baitirau) fatalismoz janzten da, eta zeharo loturik ageri da lurrarekin -lur konkretu, zehatz, historiko batekin-, harekin bat eginik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 12. orr.
Baina horrek baino gehiago, beste alor batek lan handiagoa ekarriko digu: formazioaren paradigman aldaketa ekarriko du Bolognak. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Prozesu horrek atarramentu ona izan dezan, paradigma aldaketa bat behar da, Garapen Iraunkor kontzeptuaren eskutik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.
Seguruenik, paradigma-aldaketa kontzeptua izan dezakegu egokienetakoa, baldin eta gaurko geure munduaren eta Ignazioren munduaren arteko alde, tarte eta jauzi handia hobetu ulertu nahi badugu. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.
Iraultza kopernikarra dugu, esaterako, paradigma-aldaketaren adibiderik esanguratsuena. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.
Beti izan da Chirac frantses jakobinoaren paradigma. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 56. orr.
Idaztera bakarrik dedikatzen den idazlearen paradigma eta eredu da. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 174. orr.
Petrolioaren madarikazioa jasaten duten herrialdeen paradigma da Nigeria. Berria - Mundua 2006-02-10
Euskal Telebistako irudietan behin eta berriz erakutsi zuten Joxe Elosegi, euskal zaletuaren paradigma bailitzan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 116. orr.
Auzitegi Gorenean gertatzen dena bidegabekeriaren paradigma da. Berria - Euskal Herria 2004-04-29
Kolorea, mailaketa jarraitu batean gertatzen dena hau ere (ostadarra da honen paradigma). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.
Literarioki Unamuno-k plano historikoak lotzen dituen bezala, bere esperientzia pertsonala, Gaztelara irtenda erreusituz, Bilboko historiaren paradigma da; Bilboko historia, Gaztelak lagunduta erreusituz, Euskal Herriko historiaren paradigma. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.
Sano dagoenak badaki bizimodu hotz eta erosoaren paradigma beteginena hilerrikoa baizik ez dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.