Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paradero iz bilakabide baten amaiera.

Bere gogozko itsu eta gor batek baino ezin zezakeen dudarik izan Europa aleman batean juduek izango zuten paraderoaz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 76. orr.

Ez zuen, geroztik, haren paraderoaren berri gehiago jakin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 128. orr.

Lehia bizi hura ez ote zetorren patua niretzat prestatzen ari zen paraderoaren intuizio ilun batetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Zure paradero berberean amaitzeko zorian egon nintzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Horrela bukatu behar zuena gauza jakina zen, a zer paraderoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

-Hau dun paraderoa hau!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Ze paradero duk hau, komediantea?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 54. orr.

Nire paraderoa ere halakoxea izaki; izerditua eta hautseztatua, legar-gurdiko nekazari hura bezalatsu, oinak ere galipotez zikinduak, eta zer esanik ez nire alkandora.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 197. orr.

Esanguratsua den euskarari hika mintzo zitzaiola Etxepare XVI. mendean [...]; XIX. mendean, berriz, "Ama Euskara" bihurtu da, maitagarriago baina babesgabeago, ikusi dugun bezala; eta hemen, ostera, "amona xahar bat": horra bikalabidea; ederra paraderoa!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus