Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parada2 (orobat parade g.er.) iz pertsona ilara bat jendaurrean igarotzea, bereziki soldadu talde bat agintarien aurrean. ik desfile.

Argazkiak SSetako parada batean egina zirudien.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Danborrada [...] donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Hala ere, eta egia aitortuko badut, ostegunean Iratxeko zelaietan ikusitako parada militarra hunkigarri gertatu zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 231. orr.

Soldadu-osteak paradan formatuak, horrelaxe irudikatzen ditugu, infanteak eta zaldunak oina lurrean, ikur nazkagarriaren jaitsierari eta ikur kristauaren zein lusitanoaren eraikitzeari begira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 57. orr.

Puertorricarren parade honetan inor ez da bere jaioterriko hizkuntzan mintzo: ingelesa da nagusi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Atzo hartu behar genuen Euskal Herrirako bueltako hegazkina, baina gaur urteroko Gay Parade ospetsua ospatzen dela eta, atzeratu egin dugu hegaldia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 172. orr.

Beltzek sekulako harrera egin ziotela otsailaren 22an, paradak eta guzti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus