Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parada sortu arte, bada, gutunazalekoa ziurtatu, jakan gorde, eta alde egiteko prestatu zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.
Parada jin zitzaidan zenbait urte geroago. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 8. orr.
Osaba xuxen zen, eta berak paradaz ederki baliatu nahi zuen, etxeko probetxu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.
Baina parada hartan, bederen, jai zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.
Paradaz balia, ikus dezagun nola frantsesak eta españolak kutsatu duten euskara, ez baita hor deus mirakulurik, lurraldeak eta beraz jendeak hain hurbil izanez. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 12. orr.
Hala egin dute baloia bereganatuz parada guzietan. Herria 2001-02-22
Aitzineko egunetan, Fernan dela, Mikel dela edo Edurne dela, ez du horretarako paradarik izan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 83. orr.
Hitz hori silabak bezainbat zatitan banatuta dago, zati horiek zenbakituta daude, eta igarkizunetarako parada ematen dute. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 183. orr.
Horrelako paradetan ahulak galtzen baitu beti: osasuna, giza harremana, gizarte kontzientzia, duintasuna, dirua, dena. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.
Irri egiteko parada izanen da hemen denentzat Gerald goiz samar etxeratzen zen iluntzero, Camillarekin hizketan egoteko parada izatearren afaldu aurretik. Herria 2005-02-10
XVI. mendean, ordea, bi gertakari nagusi izan ziren, bide berrien zabaltzeko parada eman zutenak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 183. orr.
Etxearen berritzeko parada ona badu. Herria 2005-07-14
Giotto-ren freskoak ikusteko parada ez galtzea deliberatu nuen. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.
Horrela, funtsik gabe, gure hiztegiaren aberasteko okasionea edo parada eder bat joaitera uzten dugu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 74. orr.
Ez nuen aita ezagutzeko parada izan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.
Ez dakit ezer esateko paradarik izan ote nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.
Astopito horrek, nolatan huts egin duk Ana zamalkatzeko parada? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.
Ostirala bitartean izango dute bi aldeek beren usteak azaltzeko parada. Berria - Gaiak 2006-04-25
Handik gutxira, Parisera itzultzeko lehendabiziko paradan, bertara azaldu nintzelako galdeketa zuzenean egiteko asmoz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 74. orr.
Nork esaten dit eman eta gero ez dudala Ostolazak bezala bukatuko? -galdetu zion, eta erantzuteko parada emateke, berriro heldu arestian moztutako kontaerari-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 272. orr.
Paradaz baliatzen naiz gure lau frekuentziak oroitarazteko: [...]. Herria 2005-10-13
Parada ederra bisitatzeko Egiptok gordetzen dituen altxor nasaiak Alexandriatik hasirik eta Louksor-era. Herria 2004-06-03
Beraz balitekeela parada SAGAk ere hor ekitaldiak antolatzeko. Herria 2002-11-21
Gure haurrek beren euskalkian badute parada Bretainiako leienda batzuen ezagutzeko. Herria 2003-01-09
Bake honek ematen du parada, Aita Sainduaren aulkia apaltzeko eta menturaz Erromatik aldaratzeko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 115. orr.
Oso gutxitan izan diat parada, gaur arte, Bixentarekin buruz buru ezertaz lasai mintzatzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 53. orr.
Parada polita izanen zuen errege ohilduaren izena zikindu eta Albretekoaren eskergabetasunaren hotsa ateratzeko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.
Gizon hori kaka-nahaslea zen eta gustuko parada bazuen hor herrian alderdikeriaren sorrarazteko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.
Parada ematea teknika horietan hasiak direnei, batzuek besteen teknikak ezagutzeko. Herria 2001-05-31
Zer parada gaitza kontrabandaren egiteko Frantziatik Espainiara, hemen oraino haundiagoa baitzen penizilina eskasa! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.
Ba da inork uste duen baino konbinaketa parada gehiago, hain zuzen horietarik anitz ikusiko ditugu Baionan muntatzen ditugun esku dantza topaketetan ekaineko 9 eta 10-etan. Herria 2001-05-31