Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

parabola1 1 iz puntu finko bati eta lerro zuzen finko bati buruz distantzia berera dauden puntuek osatzen duten lerro makotu irekia.

Edozein soinu bereizten genuen: fusilak kargatzen zirenekoa, granaden txistuak parabolaren goiengo puntuan zeudeneko une mutua, [...].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Plastikozko baloi handi bat ailegatu zen gureganaino zeru aldetik parabola bat eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Batzuetan pentsatzen diat ez nauala aintzakotzat hartzen, baina jakin beharko huke ezen, zientzi gizona naizen neurrian, parabolaren sekeretu guztien berri dakidala eta, ondorez, kanoi-tiroarena, zeren eta, dakian bezala, arkabuzez, fusilez edo kanoiez jaurtiki balaren edo, berdinzki, eskuz egotzi harriaren trajektoria parabola bat duk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 189. orr.

Zeren puntu horrek [...] sortzen baitu lerro xuxena, baldin bertze puntu baterat xuxen irioiten badugu; sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

Lerro zuzenak eta makotuak, parabolak eta elipseak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 49. orr.

Menekmok, berriz, bi koniko erabili zituen: hiperbola eta parabola.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

Bestetik, parabola eta hiperbola: biak, irekiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.

Parabolaren koadratura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.

2 irud/hed ik paraboliko 3.

Haatik ez dira bakartasunean bizi, auzoak aski hurbil eta etxe guzietan telebixtako parabolak teilatu gainetan.  Herria   2001-03-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus