Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

papur 1 iz apurra.

Kutxako andereñoa platereko linzertorte zatitu baten papurrei mokoka ari zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.

Haginkada eman dio tostadari, eta papurrak mahai gainean sakabanatu ditu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 47. orr.

Geldian, lurrak leku bakoitzean duen zaporea dasta daiteke, pentze samurren gozotasuna, arantzadien mikatza, goroldioaren umeltasun sarkorra pagopean, ogi lehorraren papur desegina haitzartean...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Bazkalondoko papurren bila doaz -azaldu zidan Teresak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Mahai gaineko papurrak biltzen hasi zen Nora esku er-tzarekin, berebiziko ganoraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

Astiro marraskatzen zuen, papurrez papur, pozez zoratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakumeak paperezko mantelean gelditu den ogi papur bat jan du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 94. orr.

Gero, jauzi zalu pare batez estatuaren sorbaldara igo eta ogi papur batzuk jarri dizkio sorbaldan presidente ohiari: banekien, usoena trikimailu bat zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

Ez ziren zain geratu, hurrena zer ikusiko: ez lapikoa txitxirioekin kea dariola lurrean, ez galleta-papurrak ilaran ate ondoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 19. orr.

Ez dago lekurik non ez den pizza papurrik edo Parmako gazta txirbilik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

3 irud/hed

Zerbaitetan oso trebe ez denak besteek utzitako papurrak jaso beste lanik ez du izaten.  Berria - Kirola   2004-04-07

Esperantza porroskatua denean ere, beti gelditzen dira esperantzazko papurrak.  Herria   2004-12-23

Ziklistei papurrak baino ez dizkiete banatzen.  Berria - Kirola   2004-07-08

Lepoaren atzealdea igurtzi duzu, nazien kontzentrazio esparruan egin ez dizuten marra-kode tatuaia ezabatu nahian bezala; eta horren ordez urragoma papurrak diruditen atomotxo koloregabeak sartu zaizkizu azkazal barruetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 64. orr.

4 (izenondo gisa)

Oso papurrak izan arren, ehun urtera iristean, segundo pizka horiek pilatuz, egun baten atzerakarga osatzen dute mende luze batean, eta orduan bisusturte horietako bat kendu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

ogi papur (3)

ogi papurrak (11); papurrak biltzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus