Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
papogorri (orobat papagorri; Euskaltzaindiaren Hiztegian papogorri azaltzen da) iz txantxangorria.
Eskuinean Loiolako ibarra, papogorriz betea, non Urumeak, altzairu koloreko ibai politak, ferra erraldoi bat marrazten duen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.
Eta, hain zuzen, bertakoekin horren haserre eta zipotz portatzen den papogorria da, kanpotik etorritako kuku gaizkile harro alferrari ostatu ematen dion hegazti bakarretakoa. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 38. orr.
Txantxangorriaren negar engaingarri hori, ongi baino hobeki salatuz, papagorri deitu izan baitie euskaldunek frantses sozialistei. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.