Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

papista izond/iz higanotentzat, katolikoa.

Haiendako alabaina "zerri higanotak" edo "deabru heretikoak" ginen gu; "ostia-milikatzaileak" edo "suge papistak", berriz, haiek guretako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

Gero eta garbiago zegoen errege papisten ito-nahi zitalari fede berriaren jarraikitzaileen bizi-nahi ohoragarria bihurtuko zitzaiola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Hilabeteak eginak zituen ahaide papista batzuen etxeko behitegian. ardi errebelatuak Satanen atzapar papistei kentzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Erresumatik kanpora baina tartean, papisten habia eta gotorlekua zen Zuberoa. Zurrumurruen arabera arnegari bat zen, adulteriogile, papista, herrinahasle eta harroputza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Halako batek zioen Atturriren ertzetan guduketa latza izana zela papista traidoreen eta erreformazale fidelen artean...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Papista superstizios bat banintz, erranen nukeen mirakuluz atxiki nuela neure burua animaliaren gainean arma aldi berean galdu gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus